Politika -

A20-ko emaitzen ondoren

Andres Herzog UPyDko buruak dimisioa eman du

Alderdiaren kongresua deitu bitartean, Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea buru izango duen gestorak gidatuko du alderdia.

Andres Herzog UPyDren buruak dimisioa eman du. Argazkia: EFE
Andres Herzog UPyDren buruak dimisioa eman du. Argazkia: EFE
Andres Herzog UPyDren buruak dimisioa eman du. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Herzog UPyDko buruak dimisioa eman du larunbat honetan eta, alderdiaren kongresua egin bitartean, Gorka Maneiro UPyDKo legebiltzarkidea buru izango duen gestora batek gidatuko du alderdia.

Hala, Herzogek bere gain hartu ditu haren alderdiak abenduaren 20ko Espainiako hauteskunde orokorretan izandako emaitzak; izan ere, UPyDk botoen % 0,6 baino ez zuen lortu (153.498 boto). Duela lau urteko bozetan, ostera, botoen % 4,7 lortu zuen (milioi bat boto pasatxo eta 5 eserleku) eta Espainiako Diputatuen Kongresuan talde propioa izan zuen.

Atzo, UPyDren zuzendaritzak bilera egin zuen hauteskundeen ondotik alderdiaren baitan egin beharreko aldaketen gainean hitz egiteko. Batzar horren ondotik, iragarri zuen erabakia Herzogek.

UPyDren estatutuen arabera, gestora batek gidatuko du alderdia eta talde horrek izango du aro berriari "aurre egiteko" ardura.

Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidea izango da gestora horretako buru. Haren esanetan, "UPyDren ideiak beharrezkoak dira oraindik ere Espainiarentzat". "Ziur nago UPyDren politika egiteko modua beharrezkoa dela, are gehiago egungo egoera politikoan, eta herritarren konfiantza berreskuratzeko lan egingo dut", gaineratu du.

UPyDren kongresua egin bitartean gestora izango da alderdiaren organo gorena.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika UPyD Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Alderdi politikoak Eguneko albisteak