Politika -

Hitzaldia Bilbon

Barkosen ustez, 'nahi izanez gero, badago aldaketarako tarterik'

Nafarroako presidentearen iritzian, Estatuan "erronka zaila da gobernagarritasuna, baina ez ezinezkoa, eskema zaharrak atzean utzi eta aniztasunaren alde eginez gero".

Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: Efe
Uxue Barkos Nafarroako presidentea.
Uxue Barcosek uste du ''aldaketarako gobernua'' adostu daitekeela

1:20

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako presidentearen iritzian, Espainiako Gobernuan "badago aldaketa gauzatzeko tarterik", baina horretarako behar-beharrezkoa da nahi izatea.

Bilboko Sabino Arana Fundazioak antolatuta emandako hitzaldi batean egin ditu adierazpen horiek Barkosek, Pedro Sanchez PSOEren buruak beste alderdi batzuekin Gobernua osatzearen inguruan galdetu diotenean.

"Nahi egin behar da, egin egin daiteke eta. Zaila da, ezin dugu geure burua engainatu, baina, nire ustez, badago desberdinen artean aldaketa antolatu eta bideratzeko tarterik. Gainera, badago mezurik horren inguruan", azaldu du. "Nahi izatea da kontua, edo etxean ahal izatea", gaineratu du Barkosek.

Nafarroako presidentearen ustez, Estatuan "erronka zaila da gobernagarritasuna, baina ez ezinezkoa, eskema zaharrak atzean utzi eta aniztasunaren alde eginez gero". Halere, "garai berriak" direla eta, "inoiz baino esfortzu handiagoa egin behar dago desberdinen artean adostasunak lortzeko", esan du.

Nafarroaren eredua

Halaber, Nafarroan hauteskundeak egin ostean, Parlamentuan "agertoki zaila" geratu zela gogorarazi du, baina Geroa Bairen, EH Bilduren, Ahal Duguren eta Ezkerraren "elkarrizketari eta ulermenari" esker, aldaketa gauzatu ahal izan zutela nabarmendu du, "eskuzabaltasunez" jokatu zutelako.

"Orain Gobernu sendoa eta egonkorra dugu Nafarroan", Nafarroako presidentearen aburuz, "gai polemikoak eta desadostasunak izan badira ere".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko albisteak Albisteak Geroa Bai Bizkaiko albisteak Nafarroa gaur Uxue Barkos EH Bildu Bizkaia Izquierda-Ezkerra alderdia Nafarroako Gobernua Podemos