Politika -
Gorputegian agertu ostean
"Espainiar edo frantziar" indarrei egozten diete Anzaren heriotza
Donostiako Bulebarretik manifestazioa aterako da 17:30etan "Errepresioa eta gerra zikina amaitu!" lemapean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta.
Redacción
Jean Francois Lefort y Anaiz Funoses Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren bozeramaileek eta Jon Enparantza familiaren abokatuak, prentsa aurreko bat eman dute Baionan. Bertan ere egon dira Jon Anzaren Aldeko Plataformaren kideak, Ainhoa Etxaide (LAB) eta ezker abertzaleko hamaika militante eta ordezkari, besteak beste.
Bere ustez, Anza "espainiar edo frantziar" segurtasun indarren esku egonzen, dena den, Guardia Zibilak "bahitu, torturatu eta heriotzara eramanzuela" ziurtatu du, eta beraz, Frantziak "babestutako gerra zikinarenekintza" izan dela uste du Enparantzak.
Lefortek Anzaren autopsian familiaren konfidantzazko mediko bat egotea eskatu du, eta horrela ez izatekotan, emaitzak ez dituztela ontzat hartuko adierazi du.
Kayanakis galderak sortzen ditu"Maila guztietara" ardurak argitzea eskatu ostean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Michele Aillot-Marie Justizia ministroak dimisioa aurkeztea eskatu du, bera zelako Barne Ministerioaren arduraduna Jon Anza desagertu zenean.
Horretaz gain, ezker abertzaleak "manifestazio nazionala" deitu du apirilaren 17an Donibane Lohitzunen (izan ere bertan bizi da Aillot-Marie), kasuaren inguruan "egia" kontatzeko eskatzeko helburuz.
Horretaz gain, Donostiako Bulebarretik manifestazioa aterako da 17:30etan "Errepresioa eta gerra zikina amaitu!" lemapean, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deituta.