Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

"Aurrekariak" kontuan izanik, Anza kasua argitzea nahi du Egibarrek

Halaber, Jon Anzaren kasuan "azpijokorik edo gerra zikinarik" egotea arbuiatu dute PSE-EE eta PPK.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Herrialde honetan dauden aurrekariak kontuan hartzen", Jon Anza ETAko kidearen desagerpena eta heriotzaren inguruko gertakariak argitzeko lan egitera presatu du EAJk.

Bitartean, PSE-EEk eta PPk Anzaren kasuan "azpijokorik edo gerra zikinarik" egotea arbuiatu dute. Dena den, Frantziak egindako "hutsak" onartu ondoren, kasuaren ikerketa sakona eskatu dute.

EAJ

Radio Euskadiko Mas Que Palabras saioan Joseba Egibar EAJko parlamentariak adierazi duenez, Jon Anzaren gorpua agertu izana ez da gertatu zitekeen gauzarik txarrena, txarrena gorpua ez agertzea izango litekeelako.

Ildo horretan, Anza ETAri eman behar zion diruarekin ihes egin zuela dioten "hipotesi guztiak zentzurik eta baliorik gabe" geratu da.

PSE-EE

Bestalde, Jose Antonio Pastor PSE-EEko parlamentariaren ustez, ikertzea "betebehar bat da, Frantziak esan duen moduan".

"Agerikoa da sakon ikertu behar dela, autopsiatik hasita. Baina ez dut utziko azpijoko edo gerra zikinaren susmoak zabaltzen utziko", adierazi du.

PP

Leopoldo Barreda Euskadiko PP alderdiaren bozeramaileak adierazi duenez, kasu honetan, "frantsesek ere euren ikerketaren hutsuneak onartu dituzte".

Dena den, argi dago ez direla "azpijokodun teoriei begira egongo". "gaizkin egin den edozer gauza argitu behar da eta ikerketari denbora eman behar zaio. Astelehenean autopsia egingo da eta datu berriak atera daitezke".

Aralar

Mikel Basabe Aralarreko kideak adierazi duenez, kasu honek "bertsio ofizialak eutsiezinak ziren antzeko beste kasu asko gogora ekartzen ditu eta argitzeko puntu asko daude oraindik".

Halaber, "beste batzuetan Rubalcabak adierazpenak berehala egiten ditu", esan du Basabek.

Ezker Batua-Berdeak

Mikel Arana Ezker Batua-Berdeak alderdiaren koordinatzaile orokorrak Jon Anzaren heriotzaren inguruko ikerketa sakona egitea eskatu du, kasua "politikoki ez erabiltzeko".

Bilbon egindako prentsa aurrekoan, kasu honetan Frantziako Poliziak ere onartu dituen "irregulartasun larriak" daudela adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea