Politika -

Txartel beltzak

Fiskalak 6 urteko zigorra eskatu du Blesarentzat, eta 4koa Ratorentzat

Etengabe diruaz bidegabe jabetzea egotzi die Ministerio Publikoak Caja Madrideko presidente ohiei.

Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohia. EiTB
Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohia. EiTB
Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohia. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak sei urteko eta lau urte eta erdiko espetxe zigorrak eskatu ditu Miguel Blesa eta Rodrigo Rato Caja Madrideko presidente ohien aurka, txartel 'beltzak' erabiltzeagatik.

Auzitegi Nazionalera igorritako akusazio txostenean, Fiskaltzak urtebete eta lau urte arteko espetxe zigorrak eskatu ditu txartel beltzen gainerako 64 erabiltzaileei, gastatutako dirua itzuli ote duten edo ez duten kontuan hartuta.

Gainera, Blesari eta Ratori 9,3 eta 2,6 milioi euroko kalte-ordainak ematea ezartzea ere eskatu du Ministerio Publikoak.

Bideoa: Zertan gastatu zutenm dirua Caja Madrideko goi-kargudunek?

Bestalde, Bankiak lau urte eskatu ditu Blesarentzat, eta 3 Ratorentzat, eta UPyDk 10 bientzat.

Abenduaren 23an, Fernando Andreu instrukzio-epaileak amaitutzat eman zuen ikerketa, eta epaiketa egitea proposatu zuen, delitu zantzuak atzeman baitzituen. Izan ere, akusatuek txartel beltzekin egindako gastuek ez zuten helburu profesionalik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Ustelkeria politikoa azken albisteak Eguneko albisteak