Politika -
Elkarrizketa
Mendiak dio oinarriak daudela PSOE eta Podemosen artean ituna egoteko
'Gizarte- eta ekonomia-gaietan' bat datozela uste du.
Agentziak | Erredakzioa
PSE-EEko idazkari nagusi Idoia Mendiak ziurtatu duenez, oinarriak daude PSOE eta Podemos alderdien artean akordioa egon dadin, hurrengo legegintzaldian Espainia gobernatzeko asmoz; bere aburuz, bat baitatoz gizarte eta ekonomia arloetan.
ETB1eko Egun On Euskadi saioan egindako adierazpenetan, Mendiak adierazi du sozialisten eskaintza “erreformak egitea” izango dela, ez bakarrik Konstituzioan, baita Hauteskunde Legean ere, "berriztapen demokratikoa lortzeko".
"Uste dut Podemosekin komunean ditugula gizarte- eta ekonomia-gaiak; hortaz, adostasunera heltzeko oinarriak daude. Borondatea izan behar da eta guk badaukagu. Lor dezakegulakoan nago", esanez bukatu du.