Politika -

Itunak

Mariano Rajoyren inbestidurarako saioa urtarrila bukaeran izango da

Agerraldi horretan jakinaraziko ditu Rajoyk Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin ituna egiteko proposamenaren xehetasunak.

Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy. Argazkia: EFE

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularraren arabera, Maraino Rajoyren inbestidurarako saioan urtarrileko azkeneko astean izango da Diputatuen Kongresuan.  Agerraldi horretan azalduko ditu Rajoyk Alderdi Sozialistarekin eta Ciudadanosekin egin nahi duen itunaren xehatasunak.

Eztabaida horren aurretik, Espainiako erregeak presidentegai bat proposatu behar du eta horretarako talde parlamentario guztietako ordezkariekin bildu behar da aurretik.

Bilera-sorta horretarako datarik ez dago, baina ostegun honetan Patxi Lopez Kongresuko presidente berriak Ganbera osatuta dagoela jakinaraziko dio erregeari, eta une horretatik aurrera egingo ditu kontsultak.

Erregeak ez du epe-mugarik elkarrizketa horiek egiteko, baina astebetean edo bitan gauzatuko dituela espero da.

Horrenbestez, Alderdi Popularrak uste du inbestidura saioa urtarrileko azken astean izango dela.

Lehendabiziko saioan, Rajoyk gehiengo absolutua lortu beharko du Gobernuko presidente izateko. Horrelakorik gertatzen ez bada, 48 ordutan beste saio bat egingo litzateke eta bigarren bozketan gehiengo sinplearen babesa lortzen duen hautagaia izendatuko lukete presidente.

Inbestidura saioan, ituna egiteko proposamena luzatuko die Rajoyk PSOEri eta Ciudadanosi. Alderdi Sozialistak hasieratik esan du Alderdi Popularrari dagokiola Gobernua osatzeko ardura, hauteskundeak irabazi zituelako, baina Rajoyk saiakera horretan huts egiten badu, Gobernu "progresista" bat eratzen ahaleginduko dela iragarri zuen Pedro Sanchez buruzagi sozialistak.

Gauzak horrela, eta epealdi zehatzik ezarrita ez dagoenez, inbestidura saioa urtarrilaren azken astean izango dela aurreikusten da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua azken ordukoa Espainako Gobernuaren presidente ohia Espainiako Gobernua Gaurko azken ordukoa