Politika -
Hainbat delitu egotzi dizkiote
Pedro Gomez de la Serna diputatuak utzi egin dio PPren kide izateari
Gorte berriak osatu diren egunean alde egin du Gomez de la Sernak PPtik. Atzo, ANk Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak haren eta De Aristeguiren aurka egindako kereila onartu zuen.
Agentziak | Erredakzioa
Pedro Gomez de la Serna diputatuak, dagoeneko alderdiak baztertuta atzerrian enpresa espainiarrentzat aholkulari gisa egindako lanengatik, utzi dio PPren kide izateari, alderditik zabaldu dutenez.
Gorte berriak osatu diren egunean alde egin du baja Gomez de la Sernak PPtik. Atzo, ANk Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak haren eta De Aristeguiren aurkako kereila onartu zuen, ustez nazioarteko transakzioak, funtzionarioen salerosketa eta kapitalak zuritzeagatik, eta organizazio kriminal baten kidea izateagatik.
Kanpainan zehar komisioen inguruko informazioa zabaldu eta gero, Gomez de la Sernak PPren eskaerak jaso zituen kargua utz zetzan, PPren Kongresurako hautagaitzan baitzegoen, Segoviatik, bigarren postuan, hain zuzen.
Kongresua osatzeko saioan, PPreko kideekin batera eseri behar izan da, ez zeudelako eserlekuak bananduta, ezta talde parlamentarioak baieztatuta ere.