Politika -

Jon Anzaren gorpua topatu dute

Batasuna: "Jon Anzaren kasua muntaia izugarria da"

Txelui Morenok nabarmendu du Jon Anzaren desagertzea salatu zenean lehendabizi miatutako tokia Tolosako (Frantzia) gorputegia izan zela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txelui Moreno ezker abertzaleko ordezkariak esan du "zentzuzko zalantzak" dituztela Jon Anzaren desagertzearen inguruan zabaldutako bertsioaren harira, "kontraesan deigarriak daudelako". Gauzak horrela, guztia "muntaia izugarria" dela azpimarratu du.

Info7 Irratian egindako adierazpenetan, Morenok zalantzan jarri du Frantziako Poliziak Jon Anzaren heriotzaren harira zabaldu duen azalpena. "Oso deigarria da, izan ere, Anzaren desagertzea salatu zenean begiratutako lehen tokia Tolosako gorputegia izan zen eta orduan ez zuten hilotzik topatu", esan du.

Zenbait komunikabidek atzo eta gaur argitaratu dutenez, Anza 2009ko apirilaren 29an aurkitu zuten (apirilaren 18an desagertu zen), bihotzekoak emandako zantzuekin eta erietxera eraman zute. "Baina zer gertatu zen 11 egun horietan? Horra hor beste zalantza bat.", nabarmendu du.

Bestalde, Jon Anzaren desagertzearen testuingurua ekarri du gogora Morenok, izan ere, "garai horretan bahiketa-espreak eman ziren Bizkaian eta Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian polizia espainiarrek errefuxiatu bat atxiki zuten", azaldu du.

Horrez gain, Morenoren arreta deitu Espainiako komunikabideek gertakari honi eman dioten garrantzia. "Gaur arte ez dute ia ezer esan eta orain gaia portadara berehala eraman dute, kontraesan deigarriak dituen bertsioa zabalduz", erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea