Politika -

Legegintzaldi berria

PSOEk Lopezen hautagaitza berretsi du, Kongresuko presidentea izateko

Lehendakari ohiaren hitzean, botere legegileak "autonomia" handiagoa edukitzeko lan egingo du.

Patxi Lopez. EiTB
Patxi Lopez. EiTB
Patxi Lopez. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSOEko zuzendaritzak berretsi egin du Patxi Lopez lehendakari ohiaren hautagaitza Diputatuen Kongresuko presidentea izateko.

Sozialistek beste hainbat izendapen egin dituzte gaurko bileran, legegintzaldi berrira begira: Antonio Hernando berriz ere izango da PSOEren Kongresuko bozeramailea, eta Oscar Lopez Senatukoa. Gainera, Carme Chacon talde parlamentarioaren idazkariordea izango da.

Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiaren esanetan, sozialistek lan egingo dute Patxi Lopez Kongresuko presidentea izan dadin, eta lehendakari ohiak "elkarrizketarako ahalmena" duela goratu du. Halaber, erakundeetan "esperientzia" duela ere gogorarazi du.

Lopezek berak ere adierazpenak egin ditu Kongresuaren pasilloetan, eta botere legegileak "autonomia" handiagoa izateko beharra babestu du.

Podemosek lau talde parlamentario edukitzea nahi duela eta, lehendakari ohiak esan du Ganberako arauak ez duela hori baimentzen, eta, horrenbestez, gai hori ez dela negoziatuko gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Diputatuen Kongresua albisteak Berriak Politika Alderdi Sozialista Patxi Lopez albistak Espainia bideoak Albisteak