Politika -
Barajas aireportuko atentatua
900 urteko kartzela zigorra eskatu dute T-4ko atentatuagatik
Kartzela zigorra eskatzeaz gain, hiru ustezko akusatuak bi hildakoen senideei 500.000 euro ordaintzea eskatu du Fiskaltzak.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 900 urteko kartzela zigorra eskatu du Mattin Sarasola, Igor Portu eta Mikel San Sebastian ustezko hiru terroristentzat, 2006ko abenduaren 30ean Madrilgo Barajas aireportuko T4an atentatzea egotzita.
Hori adierazten du Javier Zaragoza fiskalburuaren ondorioen agiriak. Horretaz gain, hiru ustezko akusatuak Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio hildakoen senideei 500.000 euro ordaintzea eskatu du Fiskaltzak.
Ministerio Publikoak hilketa terrorista, 41 hilketa ahalehin (zauritu ziren pertsonengatik) eta hondaketa leporatzen die.