Politika -

CDC-ren Batzar Nazionala

'Lasai' egoteko eskatu dio Artur Masek Estatuari

Kataluniako prozesu subiranistak aurrera jarraitzen duela azpimarratu du. Masen esanetan, 'alarmak piztu dira' Madrilen eta gaineratu du ez duela PPk agintean jarraitzerik nahi.

Artur Masek hitzaldia eman du Convergènciaren Batzar Nazionalean. Argazkia: EiTB
Artur Masek hitzaldia eman du Convergènciaren Batzar Nazionalean. Argazkia: EiTB
Artur Masek hitzaldia eman du Convergènciaren Batzar Nazionalean. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidenteak gaur adierazi duenez, Junts pel Sik eta CUPek lorturiko akordioak Kataluniako prozesu subiranistak aurrera egitea ahalbideratuko du, eta "lasai" egoteko eta "lasterka ez egiteko" eskatu dio Estatu espainiarrari.

Generalitateko presidente gisa Convergènciako Batzar Nazionalaren aurrean egindako hitzaldian, Kataluniako Gobernuaren egonkortasunaren mesedetan presidente izateari uko egin izana justifikatu du. Halaber, CUPi ohartarazi dio bera eta Convergènciako kide guztiak adi egongo direla alderdi independentistak adostutako konpromisoak betetzen ez baditu.

Era berean, Masek  berriz esan du Kataluniako Gobernuaren buruan egoteko berrautaketari uko egiteak ez duela esan nahi politika uzten duenik: "Presente goten jarraitzen dut, jardunean arituko naiz orainaldian zein etorkizunean".

Igande honetan, Carles Puigdemont hautagaiaren inbestidura plenoaren aurretik, CDC alderdiko batzorde nazionalaren aurrean egin duen mintzaldian, Masek era horretan inplizituki gogoratu du larunbatean iragarri zuena: CDCren berrikuntzari heldu nahi diola, eta ez diola uko egiten beste noizbait hautagai izateko aukerari.

Bere berrautaketaren aukera baztertu izana justifikatzeko, Masek esan adierazi du duela denbora asko esan zuela albo batera egingo zuela bere burua arazo gisa ikusten zuen unean, hori egitea berarentzat "bidezkoa izan ala ez izan".

Asteburu honetan gogoeta egin du, eta iritzi dio "gehiago zela arazoaren parte konponbidearena baino", eta, gaineratu duenez, uste du behar bezalako ikuspegia eta argitasuna izan dituela egoera ulertzeko eta uko egiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika albisteak Gaurko azken ordukoa Kataluniako hauteskundeak Artur Mas albisteak