Politika -

Autogobernua

Estatus berriari buruz akordioa lortuko dela uste du EAJk

Legegintzaldia agortu baino lehen estatus politikoari eta Euskadi eta Espainiaren arteko harremanari buruz akordioa izango dela sinetsita dago EAJ, Radio Euskadin adierazi duenez.

Presoen sakabanaketa, Radio Euskadin hizpide

1:10

Agentziak / eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Legegintzaldia agortu baino lehen estatus politikoari eta Euskadi eta Espainiaren arteko harremanari buruz akordioa izango dela sinetsita dago EAJ, Radio Euskadin adierazi duenez.

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, Behe Ganberan prozesu horren oinarriak uztea espero dute, eta horretarako bidea “Konstituzioak jasotzen dituen eskubide historikoak” izango dira.

“Herri bezala munduratzeko eta euskal herritarren bizitza hobetzeko estatu berria nahi dugu”, esan du, eta, “ahal den heinean”, gai horren inguruan egingo diren “kontsultak legezkoak” izango direla gaineratu.

Hain zuzen ere, autogobernuari buruzko lantaldeak asteartean ekingo dio bere jardunari, alderdien proposamenekin.

Oskar Matute EH Bilduren legebiltzarkideak, berriz, euren proposamenak subiranotasuna eta independentismoa ardatz izango dituela esan du, eta adierazi du eztabaida ez dela bakoitzak zein proposamen eramaten duen, baizik eta “zer egingo den proposamen horiekin”.

Natalia Rojo PSE-EEren parlamentaria Konstituzioaren erreforma baten alde agertu da, Estatutuak izan ditzakeen “akatsak zuzentzeko”.

“Independentziaren pantomiman esku hartuko ez dutela esan du, Katalunia porrotera” eraman dutelako. EAJri esan dio “euren proposamena zein den argitzeko, 30 urteren ondoren, zalantzak daudelako”.

Borja Semper PPren ordezkariak ere “zehaztasun falta” ikusten du EAJren proposamenean eta, horren ildoan gaineratu duenez, “EAJk ez ditu bere kartak erakusten hauteskundeak oso gertu daudelako”. Estatutua “modernizatu” egin behar dela esan du, baina “herritarren bizimodua hobetzeko eta ez nortasunari buruzko galderak egiteko”.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea