Politika -

Mobilizazioa

Ehunka gazte kateatu dira euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko

410 izan dira protestan parte hartu dutenak, hori baita sakabanatuta dauden presoen kopurua.

Protesta, Gasteizen. Argazkia: EITB
Protesta, Gasteizen.
Protesta, Gasteizen. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

410 gazte kateatu egin dira Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko.

Bi orduz katearekin lotuta egon dira Legebiltzarraren atarian, Espainiako Gobernuak Nafarroako hiriburuan duen ordezkaritzan, Areatzako zubian eta Kontxako barandan. Mobilizazio baketsua izan da.

Guztira, 127 lagun identifikatu dituzte, eta bat atxilotu dute; izan ere, ertzain bati grabatzeko kamera hartu dio, eta Bilboko Itsasadarrera bota du. Agenteei atentatua egin izana eta kalteak egotzi dizkiote.

Protestariek azaldu dutenez, mobilizazioak beharrezkoak dira presoak eta herbesteratuak Euskal Herrira itzul daitezen. 410 izan dira, hain zuzen ere, protestan parte hartu duten gazteak, beste hainbeste direlako sakabanatuta dauden presoak, Ernaik jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Presoak bideoak Gaurko azken ordukoa