Politika -

Hauteskundeen ostean

Rajoyk Urkulluri deitu zion atzo, bilera errondaren berri emateko

Lehendakaritzako iturriek berri eman dutenez, 'kortesiazko deia' izan zen eta bietako inork ez zion eskaintzarik edo eskaerarik egin besteari.

Iñigo Urkulluk eta Mariano Rajoyk iraganean Moncloa jauregian egindako bileran.Artxiboko irudia: EFE
Iñigo Urkulluk eta Mariano Rajoyk iraganean Moncloa jauregian egindako bileran.Artxiboko irudia: EFE
Iñigo Urkulluk eta Mariano Rajoyk iraganean Moncloa jauregian egindako bileran.Artxiboko irudia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak telefonoz deitu zion atzo Iñigo Urkullu lehendakariari, Gobernua osatzeko egiten ari den bilera errondaren berri emateko.

Lehendakaritzako iturriek EFE albiste agentziari zehaztu diotenez, Rajoyk telefonoz hots egin zion Urkulluri atzo gauean eta azken egunotan Pedro Sanchez (PSOE), Pablo Iglesias (Podemos) eta Albert Rivera (Ciudadanos) politikariekin izandako bileren berri emateko. Lehendakaritzaren hitzetan, "kortesiazko deia" izan zen.

Elkarrizketak hamar minutu inguruko iraupena izan zuen eta, antza denez, bietako inork ez zion eskaintzarik edo eskaerarik egin besteari. Zenbait iturriren arabera, Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearekin hitz egiteko aholkatu zion Urkulluk Rajoyri.

Moncloa jauregian gaur eskaini duen prentsaurrekoan, lehendakariari egindako deia baieztatu du Rajoyk, eta EAJrekin eta beste alderdi politikoekin hitz egingo duela iragarri du. Dena den, uko egin dio CDCrekin hitz egiteari, haren esanetan, "oso zaila" delako "Espainiarekin haustura nahi duten" alderdiekin hitz egitea.

 

 

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Espainako Gobernuaren presidente ohia Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritza berriak Hauteskunde orokorrak Espainiako Gobernua Gaurko azken ordukoa