Politika -

PSOE

Diazek Podemosekin ez negoziatzea eskatuko du Batzorde Federalean

Errejonek esan du herritarrak entzun nahi ez dituztenek ezin dutela Espainiaren batasuna bermatu.

Susana Diaz Andaluziako presidentea. Argazkia: Efe
Susana Diaz Andaluziako presidentea.
Susana Diaz Andaluziako presidentea. Argazkia: Efe

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Susana Diaz Andaluziako presidenteak uste du Podemosek Espainiaren batasuna “hautsi” eta PSOE “deuseztatu” nahi duela; horregatik, datorren asteleheneko Batzorde Federalean Pablo Iglesias buru duen alderdiarekin “ez negoziatzea” eskatuko du.

Buruzagi sozialistak Ser irrati-katean egindako elkarrizketa batean berretsi duenez, PPk du gobernua osatzeko ardura, baina ohartarazi du sozialistek ezin dutela “Rajoy eta PP babestu, sufrimendu asko eragin dutelako, eta gure lekua oposizioa da, herritarrek bertan kokatu gaituzte eta”.

Andaluziako sozialisten idazkari nagusiak uste du, Podemosi erreferentzia eginez, PSOEk ezin duela Espainiaren “haustura planteatzen ari direnekin hitz egin”, eta gogor kritikatu du Pablo Iglesiasek negoziatzeko jarritako “marra gorria subiranotasuna, erabakitzeko eskubidea eta autodeterminazioa izatea”, jendearen ongizatea, osasuna eta hezkuntza lehenetsi beharrean.

Errejon

Iñigo Errejon Podemosen politika idazkariak esan du “inmobilismoaren alderdiak”, PSOE eta PP adibidez, ez daudela “Espainiaren batasuna bermatuko dutela esateko moduan”, ez dutelako Kataluniak Estatuarekin izan nahi duen harremanaren inguruan duen iritzia entzun nahi.

“Datorren hamarkadarako bizikidetza berreraikitzeko entzunak izan nahi duten erkidegoei entzun behar zaie, eta hori ulertzen ez duenak ez daude Espainiaren batasuna bermatuko duela esateko moduan”, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Alderdi Sozialista Hauteskunde orokorrak Espainia albisteak Pedro Sánchez Gaurko azken ordukoa