Politika -

Itunak

Iglesias: 'Espainiaren batasuna berma dezaketen bakarrak gara'

Podemoseko buruak elkarrizketei ekiteko baldintza jarri du: alderdietako kideak enpresa nagusietako administrazio-kontseiluetatik ateratzea.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemoseko buru Pablo Iglesiasek gaur adierazi duenez, bere alderdia da herrialdearen batasuna berma dezakeen indar politiko bakarra, bere alderdia baita "Espainiaren aniztasuna" ulertzen duen bakarra.

"Kontua ez da eskakizun bat edo beste egotea, baizik eta Espainiaren errealitate historikoa da, azken hauteskundeetan nola bozkatu den ikusita", argudiatu du Iglesiasek. Beste alderdi batzuekin akordioak izateko aukeraren gainean, Iglesiasek baieztatu du "eskua luzatuta" dutela eta "mundu guztiarekin hitz egiteko prest" daudela. Alabaina, baldintza bat jarri du: "Batzuek, lehendabiziko erabaki gisa, enpresa estrategikoen administrazio-kontseiluetan parte hartzen duten beren alderdiko kide guztiak bertatik atera daitezela behartu beharko lukete edota alderdiko txartela eman dezatela".

Zamorara egin duen bisitan (aitarekin batera Gabon-gaua aitarekin pasatzera joan da) Iglesiasek ziurtatu du Podemos alderdiarentzat une honetan lehentasuna ez direla balizko akordioak, baizik eta 25 Legea deritzona aurrera ateratzea: hau da, datorren urtarrilaren 23an aurkeztuko duten proposamena, Espainian dagoen gizarte larrialdiari helduko diona.

"Hori da une honetan behinena, eta espero dugu alderdi guztiek erantzungo diotela, uste baitugu ez dagoela aitzakiarik sufritzen ari diren herritarrei laguntzarik ez emateko. Espero dugu gainontzeko alderdi politikoak egoerak eskatzen duen bezala jokatuko dutela", esan du.

Eduardo Maurari elkarrizketa Radio Euskadin

Eduardo Maurak, Podemos alderdiko Bizkaiko diputatu hautatu berriak, Radio Euskadin eskainitako elkarrizketa batean baieztatu duenez, bere alderdiko idazkari nagusi Pablo Iglesiasek datorren astelehenean Mariano Rajoyrekin izango duen bileran honako hau mahaigaineratuko dio Gobernuko jarduneko presidenteari: hauteskunde orokorren emaitzak ezagutu ostean alderdiak prentsaurrekoan azaldu duen "gauza bera".

"Uste dugu zentzuzko akordioak direla, kanpainako agendaren parte izan direnak hein handi batean, eta, gutxienez, datozen lau urteetako nondik norakoen ardatzean egon behar direnak. Hau da, Estatu-akordioak, eta horiek dira, besteak beste: gizarte eskubideak sendotzea, erabakitzeko eskubidea Konstituzioan jasota geratzea (Kataluniako Gobernuak une honetan bizi duen blokeo-egoerari konponbide demokratikoa eta ordenatua emateko), eta Hauteskunde Legea moldatzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika albisteak Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pablo Iglesias albisteak Alderdi politikoak Eguneko albisteak Podemos berriak