Politika -

Dekretua

Vianako Printzearen saria Oliten emango dute, Errege Etxerik gabe

Udaberrian izango da ekitaldia, eta aurrerantzean ez du sari ekonomikorik izango.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2016ko Vianako Printzearen kultura sariak ez du aurrerantzean sari ekonomikorik izango eta Oliten (Nafarroan) egingo dute banaketa ekitaldia (orain arte Leiren izan da). Gainera, bertan ez da Errege Etxearen ordezkaririk egongo, azken bi hamarkadetan bezala.

Hala jasotzen da Nafarroako Gobernuak asteazken honetako saioan onartu duen dekretuan.

Ana Herrera Nafarroako Gobernuko Kultura kontseilariak prentsaurrekoan azaldu ditu sariaren inguruko aldaketok, eta horien arrazoiak. Herrerak adierazi duenez, ''benetan interesekoa den horri'' garrantzia eman nahi izan diote, ''saria jasotzen duen pertsona edo erakunde horri, alegia'', eta ez saria nork ematen duenari.

Halaber, gogoratu du Errege Etxea saritik aldentzeko erabakia Nafarroako Gobernu berria aurrera ateratzeko akordioaren baitan zegoela: hau da Geroa Baik, EH Bilduk, Podemosek eta Izquierda-Ezkerrak Uxue Barkos presidente izendatzeko akordioaren baitan.

Olite, Leireren ordez

Aurtengo beste berrikuntzetako bat saria banatzeko tokia izango da. Izan ere, orain arte Leireko monasterioan egin izan dute (Nafarroako hainbat errege daude bertan lurperatuta), baina aurrerantzean toki zibil batean izango da, ''sariari izena ematen dion Nafarroako printzearen bizitza eta lana modu onenean islatzen duena''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Errege-etxea Albisteak Nafarroa Azken kultur albisteak Viana albisteak