Politika -
Omenaldia
Agirreren Eusko Jaurlaritzak aitorpen saririk nagusiena jaso du
Lehendakariak adierazi duenez Agirreren Gobernua "zabala eta lankidetzan oinarritutakoa" izan zen eta lehen lehendakariaren alabari Gernikako Arbolaren Gurutzea eman dio.
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariaren hitzetan, "harrotasuna" da lehen Eusko Jaurlaritzak "askatasuna, autogobernua eta demokrazia" defendatu zuela jakitea eta egungo gobernua "Agirrek hasi eta frankismoak apurtzen lortu ez zuen katearen beste maila" bat dela esan du Patxi Lopezek.
Ekitaldian Aintzane Agirreri, lehen lehendakariaren alabari, Gernikako Arbolaren Gurutzea eman dio eta Agirreren gobernu kideak ere gogoan izan dituzte. Patxi Lopezek lehen gobernuaren kideek Euskadiren mesede egindako "elkarrenganako esfortzua" azpimarratu du.
Lehendakariak adierazi duenez Agirreren Gobernua "zabala eta lankidetzan oinarritutako Gobernu eredu bat" izan zen "autogobernua eta demokrazia babesteko", eta desberdintasun ideologikoak kontuan hartu gabe, elkartzeko gai izan zelako.
"Baloreak eta indarra"
Halaber, lehen Eusko Jaurlaritzak "baloreak, indarra eta gobernu kideen sinesmen sakonak" zituela azpimarratu du Lopezek.
Agirreren gobernuaren kide guztien izenak birpasatu ostean, "esfortzu guzti horiei esker, gau Eusko Jaurlaritza" dugula adierazi du lehendakariak.
Ekitaldia Lehendakaritzan ospatu da eta Juan Maria Atutxa Sabino Arana Fundazioaren presidentea izan dira bertan, besteak beste.