Politika -

Kereilak

Ez gabetzea eta 3 bokalen abstentzioa eskatu du Garzonek

Epaileak adierazi duenez, berak inputatu zituen pertsonak egietn ari dira bere lanari "ospea kentzeko estrategia" eta "eraso eta balio kentze" kanpainia.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Baltasar Garzon Auzitegi Nazionaleko epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari eskatu dio Auzitegi Gorenak bere kontrako kereilak bideratzen dituen bitartean kautelazko etendura ez aplikatzea eta epaileen organotik hiru bolaken abstentzioa eskatu du.

Bere arrazoibidean, Fernando de Rosa, eta Margarita Robles eta Gemma Gallego bokalak bere etenduraren inguruko deliberazioetan "parte ez hartzea" eskatu dio epaileak Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari, eta bere eskaera kontuan ez hartzekotan, hiruren kontrako errekuzazioa bideratzea. De la Rosa "kasuan interes pertsonala" duela adierazi du Garzonek absoluzioa eskatzeko arrazoi giza. Izan ere, Garzonen esanetan De la Rosak "laguntasun estua" du Francisco Campsekin. Gallego bere burua "gorrotatzen" duela uste du Garzonek eta Roblesek ez parte hartzeko arrazoia "funtzio publikoa bat" datorrela argudiatu du epaileak, izan ere, Garzon drogen inguruko Gobernuaren Plan Nazionalaren delegatua zenean, Roblesek Justizia Ministerioaren idazkari ordea zen.

"Ospea kentzeko estrategia"

Bere lanari ospea kentzeko, eraso egiteko eta balioa kentzeko estrategiak "ez dauka aitzindaririk Espainiako justizian" eta 2009ko otsailean hasi zen, Gürtel kasuarekin batera. Epaileak adierazi duenez, kanpainia hau berak inputatutako pertsonek hasi zuten eta interesdun hedabideek txalokatu egiten dute, arrazoi ideologiko zein pertsonak bultzatuta, bere karrerarekin amaitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea