Politika -
Intimitatearen aurkako delitua
Garzon akusatzea onartu diote Correari, Gürteleko entzuteengatik
Auzitegi Gorenak Francisco Correa Garzonen aurkako auzian akusazio partikularra izatea onartu du. Helegitea aurkeztu du Fiskaltzak entzuteei esker, informazio "funtsezkoa" lortu zutela uste duelako.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak (AG) Francisco Correa, "Gürtel auzi"ko ustezko burua, Baltasar Garzonen aurka irekitako auzian akusazio partikularra izatea onartu du. Epaileak, antza, hainbat inputatuen eta abokatuen arteko elkarrizketak legez kanpo grabatzea agindu zuen.
Jose Antonio Choclan Correaren abokatuak aurreko astean eskatu zion AGri Garzonen auzian parte hartzea. Iragan otsailaren 25ean Jose Luis Ulibarriren abokatua Ignacio Pelaezek kereila bat aurkeztu zuen.
Auzitegi Goreneko gai penaletarako gelak Pelezen kereila onartu zuen orduan, prebarikazio delitu bategatik eta beste bat, agintari batek intimitatearen berme konstituzionalaren aurka egiteagatik.
Auzitegi Gorenaren aurkako helegitea aurkeztu du Fiskaltzak. Izan ere, epaileak agindutako entzuteetan lortutako informazioa "Gürtel auzi"ko ikerketarako "funtsezkoa" izan zela uste du.