Politika -
2009ko martxotik ihes eginda
Uriaren eta Carrascoren ustezko hiltzailea da Aginagalde
Era berean, 2008ko urtarrilaren 16an Hernaniko Santa Barbara mendateko errepikagailuan Ertzaintzaren aurkako atentatua leporatzen dio Auzitegi Nazionalak.
Erredakzioa
Gaur Frantzian atxilotutako Beñat Aginagalderen kontrako aurkitu eta atxilotzeko agindua eman zuen 2009ko martxoan Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak ustez bi atentatu egotzita, besteak beste, Inaxio Uria enpresariaren hilketa (Azpeitian izan zen 2008ko abenduaren 3an).
Auzitegi Nazionalak egotzitako auzien artean ere, 2008ko urtarrilaren 16an Hernaniko Santa Barbara mendateko errepikagailuan Ertzaintzaren aurkako atentatua dago.
Dena den, Eloy epaileak ez zion Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren hilketa (2008ko martxoaren 7an hil zuen ETAk) egotzi, nahiz eta Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak ustezko hiltzailea Aginagalde izan zela baieztatu zuen.
Medikuntzan lizentziatua eta barruko mediku egoiliar (MIR) titulua atera berria zuen Aginagaldek. 2009ko martxotik ihes eginda zegoen, Manex Castro, Mikel Garmendia eta Iraitz Santa Cruz ustezko ''komando'' kideen atxiloketak gertatu zirenean.