Politika -
Auzitegi Gorena
Kataluniak helegitea jarriko du FLAren baldintza berezien aurka
Kataluniako Gobernuak "diskriminazioa" salatu du, eta "arbitrario eta onartezin"tzat jo du neurria.
agentziak | erredakzioa
Kataluniako Gobernuak helegitea sartuko du Auzitegi Gorenean Erkidegoen Likidezia Funtsa (FLA) jasotzeko Espainiako Gobernuak ezarri dizkion baldintzak direla eta, "diskriminazio"tzat jotzen baititu.
Andreu Mas-Colell Ekonomia Kontseilariak prentsaurreko batean azaldu duenez, neurria "arbitrarioa eta onartezina" da, eta Auzitegi Gorenera joko dute Espainiako Gobernuak atzera egin dezan.
Izan ere, "kataluniarrak bigarren mailako herritarrak" ote diren galdetu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea