Politika -
Abenduak 8
Sarek eritasun larriak dituzten presoak askatzeko eskatuko du Durangon
Herritarren sareak manifestazioa antolatu du hurrengo astearterako, gaixotasun larriak dituzten 11 euskal preso berehala aska ditzaten eskatzeko.
agentziak | erredakzioa
Sarek manifestazioa deitu du abenduaren 8rako, datorren astearterako, 12:30ean, Durangon, gaixotasun larriak dituzten 11 euskal preso aska ditzatela eskatzeko, "pertsona horien bizitza arriskuan" dagoela eta "egoera muturrekoa" dela argudiatuta.
Sarek Durangon eman duen prentsaurrekoan azaldu duenez, giza eskubideen kontua da, "guztioi dagokiguna, ideologietatik harago".
Euskal presoen eskubideen aldeko herritarren sarearen arabera, "kartzelak ezartzen dituen baldintzek eta tratamendu egokia jasotzeko zailtasunek larritu egiten dute egoera. Giza eskubideen adierazpen unibertsalak aitortzen digun bizitzarako eskubidea urratzen du presoak gaixorik espetxean edukitzeak".
Giza eskubideen eguna
Bestalde, Sarek hainbat mobilizazio deitu ditu abenduaren 10erako, Giza Eskubideen Egunerako, alegia.