Politika -

Kutxazainen kontrako erasoak

Erkoreka: 'Intolerantzia eta indarkeria ekintzek ez dute tokirik'

Ernaik bere gain hartu du Gasteizko sei kutxazain automatikoren kontra egindako erasoa. Kexak bide demokratiko eta baketsuetatik bideratzeko eskatu du Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sei kutxazain automatikoren kontra, bart, Gasteizen egin dituzten erasoak gaitzetsi ditu Eusko Jaurlaritzak eta salatu du "intolerantzia eta indarkeria" ekintzek ez dutela tokirik Euskadin.

Gasteizen kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, sei kutxazain automatikoren kontrako sabotaje ekintza salatu du Erkorekak. Ernaik bere gain hartu ditu erasoak, gazteei independizatzea eta "bizitza proiektu propioa" eraikitzea galarazten dieten enpresen kontrako kanpaina baten baitan.

Jaurlaritzaren esanetan, "intolerantzia eta indarkeria" sabotaje ekintza horiek ez dute tokirik Euskadiren gisako gizarte demokratiko batean.

Bestalde, Erkorekak azpimarratu du "kexak" eta aldarrikapenak bide demokratiko eta baketsuetatik bideratu behar direla, "indarkeriara, hertsadurara eta intolerantziara" jo gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gasteiz Albisteak