Politika -

‘Bateragune auzia’

Estrasburgok datorren ostegunean erabakiko du Otegi aske utzi ala ez

Arrazoia ematen badio, hilabete batzuk lehenago aterako litzateke Arnaldo Otegi kartzelatik; izan ere, ezarri zioten sei urteko espetxe-zigorra datorren udaberrian beteko du.

Arnaldo Otegi, Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketan.
Arnaldo Otegi, Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketan.
Arnaldo Otegi, Auzitegi Nazionalean egin zuten epaiketan.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak datorren ostegunean erabakiko du Arnaldo Otegi kartzelatik atera behar den edo ez. Ezker abertzaleko buruzagi ohia espetxean dago 2009az geroztik, 'Bateragune auzia'ren baitan. "ETAren agindupean Batasuna berreraikitzen saiatzea" leporatu zioten.

Estrasburgoko Auzitegiak arrazoia ematen badio, hilabete batzuk lehenago aterako litzateke Otegi kartzelatik; izan ere, ezarri zioten sei urteko espetxe-zigorra datorren udaberrian beteko du.

Jone Goirizelaia abokatuak helegitea aurkeztu zuen Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenaren aurka, Arnaldo Otegiren eta dagoeneko kalean dauden gainerako hiru zigortuen (Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta) oinarrizko eskubideak (epaiketa inpartziala izateko eskubidea eta errugabetasun-presuntzioa) urratu zirela argudiatuta.

Auzitegi Nazionalak, erakunde terroristako kide izatea leporatuta, hamar urteko kartzela-zigorra ezarri zion Otegiri. Auzitegi Gorenak hamar urtetik seira jaitsi zuen zigorra, buruzagi bezala epaitu behar ez zela ondorioztatuta. Defentsak helegitea aurkeztu zuen eta Auzitegi Konstituzionalak, zatituta (zazpi epailek alde bozkatu zuten eta bostek aurka), zigorra berretsi zuen.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi albisteak Politika albisteak Presoak ETA gaur Eguneko albisteak