Politika -

Ekitaldia Parlamentuan

Otegi askatzea eskatu dute Irlandako hainbat eragilek

"Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra" ekimena aurkeztu dute ostegun honetan.

"Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra"ren aurkezpena. Argazkia: An Phoblacht
"Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra"ren aurkezpena. Argazkia: An Phoblacht
"Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra"ren aurkezpena. Argazkia: An Phoblacht

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irlandako Parlamentuak "Arnaldo Otegi askatzeko Dei Irlandarra" (Irish Appeal for the release of Arnaldo Otegi) kanpainaren aurkezpena hartu du ostegun honetan.

Besteak beste, Fermin Muguruza musikari eta kanpainaren sustatzailea, Urko Aiartza Amaiurreko senataria eta Robert Ballagh irlandar artista izan dira ekitaldian.

Halaber, Batasuneko buru ohiari buruzko film labur bat eman dute.

Ekimena Irlandako zenbait parlamentarik babestu dute, tartean  Gerry Adams, Maureen O'Sullivan eta Finian McGrath.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arnaldo Otegi Politika Eguneko albisteak Irlanda albisteak