Politika -

Anexioa

Trebiñuk Araban sartzeko neurri berri bat onartu du

Gaur onartutako testua alderdi guztiek babestu dute, PPk izan ezik, abstenitu egin baita.

Trebiñu. Argazkia: EITB
Trebiñu.
Trebiñu. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Trebiñuko Udalak EAEn sartzeko beste pauso bat eman du, alderdi guztien babesarekin, PPrena izan ezik, eta udalerriak Arabarekin bat egiteko proposamen berria onartu du.

Urtebete pasatu da, hain zuzen ere, Diputatuen Kongresuak Legebiltzarraren ekimen legegilea atzera bota zuenetik. Trebiñu Araban sartzeko ekimen horrek bertako udalerrien babesa zuen.

Proposamen hartan, Trebiñuko eta Argantzungo udalek (Trebiñu osatzen dutenek) gogorarazten zuten herritarrek Burgosetik ateratzearen aldeko borondatea erakutsi dutela 1980an, 1998an eta 2003an onartutako akordioen bitartez.

Gaur onartutako testuak Kongresuari eta Senatuari bakarrik aitortzen die lurraldearen "muga administratiboak aldatzeko eskumena eta ardura".

Ebazpen horrekin, Gaztela-Leongo Estatutuak Trebiñuren desanexioa geldiarazteko duen eskumena saihestu nahi dute.

Gaur onartutako testuak udal talde guztien babesa jaso du, PPrena izan ezik, abestenitu egin baita.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Eguneko albisteak