Politika -

Amaiur

Goioagak abenduaren 2an deklaratuko du, Auzitegi Gorenean

Auzitegi Nazionalak ETAko kide izatea egotzi dio. Gorenean deklaratu beharko du, foruduna baita.

Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria. EiTB
Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria. EiTB
Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak abenduaren 2an deklaratzera deitu du Iñaki Goioaga Amaiurreko senataria, ETAko kide izatea egotzita horren aurka abiatutako prozesuaren baitan.

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak senatariaren aurka egitea eskatu zion ekainean Gorenari, foruduna delakoa. Irailean, goi auzitegiak auzibideari ekin zion.

Velascoren esanetan, senataria ETAren "espetxeetako fronteko kidea" zen "zantzuak" daude.

Horren ildotik, Auzitegi Nazionalak argudiatu zuenez, Goioaga abokatu lanbideaz baliatu zen, presoei ETAren aginduak helarazteko.

Miguel Colmenero epaileak galdekatuko du senataria, eta, ondoren, auzipetzeko prozesua abiatu edo ez erabakiko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Berriak Politika Auzitegi Gorena albisteak EAE albisteak Presoak bideoak ETA gaur Amaiur albisteak Albisteak