Politika -

Konstituzionalaren aurrean

Adierazpen independentistaren aurkako helegitea aurkeztu du Gobernuak

Gobernuak helegitea Konstituzionalaren aurrean aurkeztu ondoren, Auzitegia bilduko da, eta Kataluniako Parlamentuaren adierazpena bertan behera uztea erabakiko du segur aski.

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Ministro Kontseiluaren ezohiko bileran. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Ministro Kontseiluaren ezohiko bileran. Argazkia: EFE
Mariano Rajoy Gobernuko presidentea Ministro Kontseiluaren ezohiko bileran. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako proposamen independentistaren aurkako helegitea Auzitegi Konstituzionalaren aurrean aurkezteko izapideak bukatu ditu gaur Ministroen Kontseiluak, ezohiko bilera batean. Errekurtsoa aurkezteko baimena eman dio Exekutiboak Mariano Rajoy Gobernuko presidenteari.

Rajoyk 10:00etarako deitu ditu ministroak, eta Exekutiboko kide guztiek hartu dute parte ezohiko bileran.

Junts pel Siren eta CUPen 72 diputatuek Kataluniako errepublika sortzeko bidea hasteko independentzia adierazpena onartu zuten astelehenean Kataluniako Parlamentuan. Espainiako Gobernuak Estatu Kontseiluari txostena eskatu zion berehala, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean helegitea aurkezteko.

Atzo, errekurtsoari babesa eman zion erakunde horrek aho batez, helegitea aurkezteko ?oinarri juridiko nahikoa? dagoelako.

Aholku organoa Konstituzioaren 161.2 artikuluan oinarritu zen erabakia arrazoitzeko. Erkidegoetako erakundeek hartutako erabakien aurka egiteko aukera du Exekutiboak Auzitegi Konstituzionalaren aurrean, artikulu horren arabera, eta independentzia adierazpena bertan behera uztea eskatuko du Gobernuak.

Rajoy Ministroen Kontseilua Katalunia efe

Mariano Rajoy Gobernuko presidentea eta Soraya Saenz de Santamaria presidenteordea, Ministroen Kontseiluan. Argazkia: EFE

Gobernuak helegitea Konstituzionalaren aurrean aurkeztu ondoren, Auzitegia bilduko da, eta Kataluniako Parlamentuaren adierazpena bertan behera uztea erabakiko du segur aski. Hala, Kataluniako Parlamentuaren ebazpena berehala bertan behera uztea ekarriko du horrek.

Bilerak

Atzo, asteroko bilera egin zuten Rajoy presidenteak eta Felipe VI.a erregeak, eta gaur goizeko agenda atzeratzea erabaki zuen erregeak, ezohiko Ministro Kontseiluaren zain egoteko.

Aurretik, Pedro Sanchez PSOEko buruzagiarekin bildu zen Rajoy Moncloa Jauregian. Sozialistak helegitea aurkezteko babesa eman zion presidenteari.

Sanchez erkidegoetako presidente sozialistekin bilduko da gaur, Madrilen, ?desafio soberanistaren? aurrean ?batasun mezua? igortzeko asmoz.

Sedizio delitu posibleei aurre egiteko agindu die Fiskaltzak Esquadra Mossoei

Bestalde, Kataluniako prozesu independentistaren barruan sedizio delitu bat gertatuko balitz, horren aurka egiteko agindu die Auzitegi Nazionaleko fiskalburuak Esquadra Mossoei, Polizia Nazionalari eta Guardia Zibilari; izan ere, ?gobernu-formaren aurkako delitua? izango litzateke, eta auzitegi horri dagokio horiek epaitzea.

Fiskaltzaren agindua kezkarekin hartu dute Esquadra Mossoen sektore batzuek. Horrela, buruzagien aginduak jasotzeko zain, lehia politikotik at uzteko eskatu dute.

?Mehatxuek eta ikarak? independentzia prozesua ?ez dute geldiaraziko?, azpimarratu du Jordi Turull Junts pel Si talde parlamentarioaren presidenteak. Baliteke Kataluniara datozen ministroek mossoekin ?arazoren bat izatea?; izan ere, ?Auzitegi Konstituzionalaren epaiak norbaitek bete ez baldin baditu, haiek izan dira?, adierazi du ironiaz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Rajoy albisteak Espainiako Gobernua