Politika -

Barne krisialdia

Podemoseko Euskadiko zuzendaritzak Uriarterekin batera dimitituko du

Uriartek adierazi du Podemos Euskadi beti izan dela 'leiala' Pablo Iglesiasek zuzentzen duen proiektuarekin.

Roberto Uriarte, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Roberto Uriarte, gaurko prentsaurrekoan. Argazkia: EFE
Madrildik jasotako inposaketa salatu du Roberto Uriartek

1:46

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euskadiko zuzendaritzak babestu egin du gaur alderdiko idazkari nagusiak, Roberto Uriartek, atzo dimisioa eman izana, eta berarekin batera kargua utziko dutela adierazi dute. Hori egitearen arrazoia zuzendaritza nazionalarekin dituzten desadostasunak dira, eta desadostasun horiek "Erakunde Idazkaritzan" dute jatorria, "alderdi zaharren aparatuen pare jarduten baitu".

Modu horretan mintzatu da Roberto Uriarte, Bilboko Arriaga plazan eman duen prentsaurrekoan. Berak zein berarekin batera zeuden Herri Batzordeko kideak "bai, posible da" ("sí se puede") leloa oihukatzen zuten bitartean.

Uriartek adierazi du Podemos Euskadi beti izan dela 'leiala' Pablo Iglesiasek zuzentzen duen proiektuarekin. Ez diote egoeraren ardura berari egozten, eta berak zuzentzen duen aldaketa-proiektua babesten jarraitzen dute.

Bere aburuz, "Pablo Iglesias ere, aurretik Juan Carlos Monederorekin gertatu legez, egoera tamalgarri honen ondorioak pairatzen ari da".

Uriarteren arabera, arazoa da alderdia aparatu bat garatzen hasi dagoela eta "ez dugu aparaturik nahi. 'Aparatuzalea' den jendea da Podemosen sobera dagoena". Podemosek "iturri garbia izan behar du".

Bere dimisioari alderdiak Euskadin zuen koordinazio-batzordeko buruzagitzarena gehitu zaio, eta baita alderdiaren Herri Batzordeko 19 kiderena ere. Batzorde horrek hasiera batean 34 kide zituen, baina azken aldian izandako kargu uzteekin sei bat kide besterik ez dira geratzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia EAE Espainiako hauteskunde orokorrak gaur Pablo Iglesias Eguneko albisteak