Politika -
Kataluniako Parlamentua
Forcadellek Mas inbestidurarako hautagai bezala proposatu du formalki
Inbestidura eztabaida astelehen arratsaldean egingo dute Ganberan. Parlamentuko presidenteak agerraldi laburra egin du erabakiaren berri emateko.
Agentziak | Erredakzioa
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidenteak Artur Mas Generalitateko presidente izateko hautagai bezala proposatu du gaur formalki. Inbestidura eztabaida astelehen arratsaldean egingo dute.
Forcadellek agerraldi laburra egin du erabakiaren berri emateko. Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoekin bildu ondoren, Artur Mas hautagai gisa proposatzea erabaki duela azaldu du Ganberako presidenteak, nahiz eta jarduneko buruzagiak gehiengoa bermaturik ez izan.
INFORMAZIO GEHIAGO LASTER
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea