Politika -

KATALUNIA

Konstituzionalak onartu egin du Parlamentuan ebazpena eztabaidatzea

Horrenbestez, ostiral honetan erabakiko du Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak noiz bozkatuko den Junts pel Sik eta CUPek adostutako proposamen independentista.

Konstituzionalak arratsaldean emango du jakitera ebazpen independentistaren gaineko erabakia. ETB
Konstituzionalak arratsaldean emango du jakitera ebazpen independentistaren gaineko erabakia. ETB
Konstituzionalak onartu egin du Parlamentuan ebazpena eztabaidatzea

1:15

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Junts pel Sik eta CUPek Kataluniako Estatua sortzeko mozioa Parlamentuan aurkeztea eta eztabaidatzea ahalbidetu du Auzitegi Konstituzionalak.

Alderdi Popularrak, Ciutadansek eta PSCk babes-errekurtsoak aurkeztu zituzten mozioaren izapidetzea behin-behinean bertan behera uztea eskatuz. Goizean, tramitera onartu ditu helegiteok eta arratsaldean aho batez erabaki dute eskaera hori errefusatzea.

Konstituzionaleko osoko bilkura osatzen duten hamaika magistratuek azpimarratu dute ezin dutela inolako erabakirik hartu ?oraindik onartu gabe dagoen proposamen bat delako eta edukia bera ere ezagutzen ez dutelako?.

Horrenbestez, Bozeramaileen Batzordeak bilera egingo du ostiral honetan mozio independentista ze egunetan eztabaidatu eta bozkatuko den erabakitzeko. Oso litekeena da bilkura azaroaren 9an deitzea.

Auzitegi Konstituzionalaren ebazpenak dio erakunde bakoitzak dagokion unean jardun behar duela eta, ondorioz, Kataluniako Parlamentuari dagokiola orain aipatu ebazpenaren inguruko eztabaida egitea eta, ondoren, iritsi dakiokeela Konstituzionalari neurriak hartzeko unea.

?Eztabaida politikoak egiteko leku naturala Parlamentua da eta Ganbera autonomikoaren erantzukizuna da bere jarduera Konstituzioaren baitan egitea?, azaldu du.

?Parlamentuen ardura da Konstituzioa eta legea betetzen ari direla zaintzea, azken hitza Auzitegi Konstituzionalak izan dezakeela baztertu barik?, berretsi du.

Ildo horretan, gogora ekarri du 2013ko urtarrilaren 23an Kataluniako Parlamentuak onartutako adierazpen soberanista baliogabetu egin zutela, Konstituzioaren kontrako zelako.

Konstituzionalak aitortzen du litekeena dela ebazpen horrek aurrera egitea, baina eztabaida politikoa aurretik ezin duela debekatu azpimarratu du. Auzitegiak ?dagokion unean? jardungo duela iragarri du, ?zuhurtziaz eta determinazioz?.

Gainera, helegitea jarri duten alderdiek planteatutako kasuetarako doktrinarik ez dagoela adierazi dute.

Bestalde, Kataluniako Parlamentari zuzendu zaio  Auzitegi Konstituzionala; hamar eguneko epean, helegitean jasota dauden gertakariei buruzko dokumentazioa bidali beharko dio Kataluniako Ganberak Auzitegiari.

Espainiako Gobernuaren urratsak

Gauzak horrela, eta Kataluniako Estatua sortzeko proposamena datorren astelehenean onartzen bada, Espainiako Gobernuak biharamunean, azaroaren 10ean, joko du auzitegira.

Justizia Ministerioko iturriek jakitera eman dutenez, Estatu Kontseilua goizean goiz bilduko litzateke bere txostena egiteko eta ondoren Ministroen Kontseiluak helegitea Auzitegi Konstituzionalera igortzeko baimena emango luke.

Litekeena da Estatuko abokatuak aurkeztea errekurtsoa Konstituzionalean, baina ez dago baztertuta Mariano Rajoyren Gobernuko ministroren bertaratzea auzitegira.

Horrenbestez, Auzitegi Konstituzionala asteazkenean, azaroaren 11n, bilduko litzateke Espainiako Gobernuaren tramitera onartu eta Kataluniako Parlamentuaren ekimen independentista baliogabetzeko.

Rajoyk erabakia errespetatzen duela dio

Espainiako Gobernuko presidenteak Alderdi Popularraren zuzendaritza nagusiaren bileran zegoela ezagutu du Auzitegi Konstituzionalaren erabakia.

Mariano Rajoyk errespetua agertu du eta erabakia obedituko duela esan du, PPren iturriek jakitera eman dutenez.

Alabaina, Konstituzionalaren erabakiak ?beti? eta ?mundu guztiak? errespetatu behar dituela nabarmendu du, alderdi independentistek Kataluniako Estatua sortzeko proposamena baliogabetuz gero epaia ez betetzeko asmoa iragarri zutelako.

Amaitzeko, Rajoyk berretsi egin du Junts pel Si eta CUPen ekimena ez dela gauzatuko, ?Estatuak bitarteko ugari dituelako hori geldiarazteko?.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia PP Ciudadanosi buruzko albisteak Albisteak