Politika -
Terrorismoa goratzea
Urte eta erdiko kartzela-zigorra, Twitterren ETA goratzeagatik
"Rajoy bomba lapa venga po po!!! Miguel Angel Blanco en tu nuca po po!" da Beñat Lasak zabaldu zuen mezuetako bat.
agentziak | erredakzioa
Auzitegi Nazionalak urte eta erdiko kartzela-zigorra jarri dio Beñat Lasari ETA eta ETAko kideak sare sozialetan (Twitter eta ask.com) goratzeagatik, eta atentatuak egiteko deia egiteagatik "Rajoy bomba lapa venga po po!!! Miguel Angel Blanco en tu nuca po po!" (lapa lehergailua Rajoyri po po!!! Miguel Angel Blanco zure garondoan po po!) bezalako mezuen bidez.
Adostasun epaiketa batean eman du Auzitegi Nazionalak zigorraren berri. Izan ere, auzipetua akordio batera iritsi da Carlos Bautista fiskalarekin.
Fiskalak urtebete eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra, zazpi urteko gaitasungabetzea eta bi urteko zaintzapeko askatasuna eskatzen zuen; baina, azkenean, auzipetuak hiru hilabete gutxiagoko zigorra eta zazpi urteko gaitasungabetzea onartu du; eta bi urteko zaintzapeko askatasuna, saihestu.
2013 eta 2014 artean, Lasak hainbat mezu zabaldu zituen sare sozialetan ETArekin lotuta, tartean Enrique Rodriguez Galindo Guardia Zibileko buruaren argazkia "entre ceja y ceja" (bekainen artean) mezuarekin.
"Yo aplaudiré cuando os vuelen el Patrol. Tenedlo claro. Torturadores asesinos" (Txalo egingo dut Patrola leherrarazten dizuetenean. Argi izan ezazue. Torturatzaile hiltzaileak), zen Guardia Zibilaren kontrako erasoak txalotzen zituen beste mezuetako bat.