Politika -
Euskal diaspora
David Bieter euskalduna hautatu dute berriz Boiseko alkate
Alderdi Demokratako kideak familia du Lekeition eta Larrabetzun. Laugarrenez izango da alkate, botoen % 69 eskuratuta.
eitb.eus
AEBko hainbat herritan udal hauteskundeak egin dituzte, eta, Idahoko hiriburuan, Boisen, David Bieter euskalduna hautatu dute alkate berriz.
Bieter euskal hiztuna eta Alderdi Demokratako kide da, eta jatorri euskaldunekoa (familia Lekeitiokoa eta Larrabetzukoa da). Botoen % 69 jaso ditu, eta, horrenbestez, laugarrenez izango da alkate.
Alkatea euskaraz mintzatu da hiriko Euskal Etxean: "Oso pozik nago; nere familiari, Garmendia familiari, goraintziak; eta hango lagunei ere. Gora Boise eta gora Euskadi askatuta!".
Boise euskal diasporaren hiri garrantzitsuenetakoa da, aspaldi euskal artzain ugari joan zirelako hara, bizitzeko eta lan egiteko.
Egun, Boise State University unibertsitateak Euskal Ikasketen programa bat eskaintzen du, eta hiriak Jaialdia antolatzen du bost urtean behin. Euskal kulturaren munduko ekimen handietakoa da hori.