Politika -
Bilera-sorta
Rajoyk Kataluniaz hitz egiteko ez diola deitu esan du Urkulluk
Lehendakariaren hitzetan, Espainiako Gobernuaren presidentearen bilera-sorta “guztia prestaturik dagoen une batean heldu da eta hauteskundeei begira egin dute”.
Agentziak | Erredakzioa
Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Kataluniaren egoera aztertzeko egiten ari den bilera-sortan parte hartzeko deituko balio, ez luke arazorik izango, baina ez diola deitu esan du lehendakariak SER irrati-katean.
Kataluniako prozesuaren aurrean, baina, aldebakarreko ekimenetan ez duela sinesten erantsi du Urkulluk.
?2014ko irailaren 15etik erantzun baten zain nago, baina oraindik ez dit deitu?, zehaztu du Urkulluk. ?Ustekabeko bileratan? bakarrik hitz egin dutela elkarrekin gaineratu du EAEko buruzagiak.
Askotan elkarrizketa ?beharrezkoa? da, autogobernuaren, bakearen eta elkarbizitzaren inguruan, esaterako. ?Elkarrizketa, planteamendu partekatuak eta irtenbide politikoak merezi dituzte?, erantsi du.
?Estatu itun berri bat beharrezkoa da"
Estatu ereduari buruzko eztabaida bat beharrezkoa dela azpimarratu du Urkulluk; izan ere, ?eredua hautsi eta estatu itun berri bat beharrezkoa da?.
Mariano Rajoyk Kataluniako prozesuari buruz hitz egiteko bilera batera orain deituko balio, hitzorduan parte hartuko lukeela esan du lehendakariak, elkarrizketaren alde agertu den ?ordezkari instituzionala? delako.
Urkulluren ahotan, Rajoyren bilera-sorta ?guztia prestaturik dagoen une batean heldu da, eta hauteskundeei begira egin dute?. ?Elkarrizketak aspaldi egin behar izan zituzten?, kritikatu du.