Politika -
Kataluniako kontsulta
A9ko ordenagailuen kudeaketari buruzko informazioa eskatu du Justiziak
Kontsultan erabili zituzten ordenagailuen inguruko “dokumentazio guztia” eskatu die Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Inet Inst eta Securitas Direct España enpresei.
Agentziak | Erredakzioa
2014ko azaroaren 9an egindako kontsultan erabili zituzten ordenagailuen banaketari eta mantentze-lanari buruzko ?dokumentazio guztia? eskatu die Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Inet Inst eta Securitas Direct España enpresei.
Manos Limpiasek ikerbidea eskatu zuen. Manos Limpias sindikatua herri-akusazioa da auzian. Generalitateak kontsultan izan zuen inplikazioa argitzeko ?erabilgarriak eta egokiak? izango direla uste du auzitegiak, auto batean azaldu duenez
Auzitegiak Artur Mas Generalitatearen jarduneko presidentea, Joana Ortega presidenteorde ohia eta Irene Rigau jarduneko Hezkuntza kontseilaria inputatu zituen, ustez Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez obeditzeagatik, hau da, ustezko desobedientzia delitu batengatik.
Era berean, kontsultan erabili zuten 'participa2014.cat' atariaren proiektuko ?hosting? irudia edo kopia bidaltzeko eskatu dio auzitegiak Akamai Technologies Spain enpresari. ?Hosting?aren manipulazioa eta sarrera datuak emateko eskatu dio konpainiari, eta baita administratzailearen sarrera eta irteeren zerrenda ere.
Bestalde, domeinuaren zerbitzuko aldaketa eta kontratazioari buruzko dokumentazioa eskatu dio 10Dencehispahard enpresari, eta baita administratzailearen sarrera eta irteeren zerrenda ere.