Politika -

Nahita eragindako sutea

Bizkaibusen kontrako erasoa gaitzetsi du Eusko Jaurlaritzak

Bestalde, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, justifikatu ezin den 'basakeria' bat izan da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaibuseko zortzi autobusen erretzea gaitzetsi dute Eusko Jaurlaritzak eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak. Sutea nahita eragindakoa izan da eta, garren ondorioz, Derioko Bizkaibusen garajeko zortzi autobus kiskali dira.

"Ondasun pribatuak erreta eta zerbitzu publikoak kaltetuta larri gaixorik dagoen preso baten egoera hobetuko dela pentsatzea erabat gaitzesgarria da", adierazi du Iñigo Urkulluren gobernuak ohar batean.

Jaurlaritzaren esanetan, "gisa honetako kalteak" eta "zerbitzu publikoetan ondorioak" eragiten dituzten sabotajeek "euskal gizarte osoaren gaitzespena eta kritika" sortzen dute.

Lehen ikerketen arabera, sabotaje ekintza bat izan da; izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak azaldu duenez, gasolina eta petardo arrastoak eta Ibon Iparragirre presoari erreferentzia egiten dioten orriak aurkitu dituzte inguruetan.

Rementeriak justifikatu ezinezko 'basakeritzat' jo du

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiaren esanetan, justifikatu ezinezko "basakeria" izan da.

Hau justifikaezina eta bizkaitarren guztien kontrako basakeria bat da. Ertzaintzak erantzuleak atxilotzea eta justiziaren esku uztea espero dut", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Eusko Jaurlaritza albisteak Bizkaibus Unai Rementeria Eguneko albisteak