Politika -

18/98 makrosumario

Kalean da Jabier Salutregi, 'Egin'eko azken zuzendaria

Ia zortzi urte eman ditu espetxeratuta, 18/98 makrosumarioaren barruan kondenatu ondoren.

Jabier Salutregi, 'Egin' egunkariko azken zuzendaria, aske. Argazkia: ETB
Jabier Salutregi, 'Egin' egunkariko azken zuzendaria, aske. Argazkia: ETB
7 urte terdiko kartzela beteta kalean da aske Javier Salutregi

Eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jabier Salutregi Egin egunkariko azken zuzendaria izandakoa 10:30 aldera atera da Burgosko espetxetik, ia zortzi urte kartzelan eman ondoren, 18/98 makrosumarioaren barruan zigortuta.

2009an, Espainiako Auzitegi Gorenak, Egin eta Egin Irratia kudeatzen zituen Orain enpresa legezkoa zela ebatzi zuen. Enpresa horien arduradunek, baina, oso-osorik bete dute zigorra.

Burgosko espetxe kanpoan gertukoak eta Egin egunkariko langile ohiak zituen zain; Martin Garitano (Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia), Iñaki Iriondo, Mertxe Aizpurua eta Fermin Munarriz, tartean. Horiez gain, sumario berean kondenatutako beste hainbat lagun ere bildu dira bertan, Teresa Toda, egunkari bereko zuzendariordea izandakoa, Jose Luis Elkoro edo Pablo Gorostiaga, esaterako.

Kartzela utzi ondoren egin dituen lehen adierazpenetan esan duenez, "gogorra izan da" eta espetxetik "sinesmenak indarberrituta" atera da.

Zazpi urte eta erdi egin ditu espetxean Jabier Salutregik, hiru epealditan banatuta, 2007ko abenduan 12 urteko kartzela-zigorra ezarri ondoren, 18/90 makrosumarioaren barruan. Berarekin batera, Orain taldeko enpresetako hainbat arduradun prozesatu zituzten.

Handik eta sei hilabetera, Egin itxi eta 10 urte betetzear zeudela, Auzitegi Gorenak murriztu egin zituen zigorrak, eta bertan behera utzi zituen Orainek egiten zituen jardueren legezkontrakotasuna eta Orain taldea deuseztatzea, baina ordurako Salutregi atxilotuta eta espetxeratuta zegoen berriro.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Albisteak