Politika -

Zinexit

Gisasola: 'ETAk porrot egin du; ez du gizartea aldatu ezta askatu ere'

ETAko buruzagi ohi damutuaren ustez, euskal gizarteak lortu du erakunde armatua garaitzea.

Carmen Gisasola. EiTB
Carmen Gisasola. EiTB
Carmen Gisasola. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carmen Gisasola ETAko buruzagi ohi damutuak adierazi du erakunde armatuak "porrot" egin duela. Izan ere, ez du lortu gizartea "aldatzea", ezta "askatzea" ere.

Gisasolaren testigantza El valor de la autocrítica dokumentalaren oinarria da. Lan hori ostegun honetan estreinatuko dute, Zinexit Elkarbizitzarako Zine Erakusketaren baitan.

ETAko buruzagi ohia iaz atera zen espetxetik, 24 urteko kartzela-zigorra bete eta gero. Aldez aurretik, 'Langraiz Bidea'-ri heldu zion.

Erakunde armatuak kanporatu egin zuen, indarkeria gaitzetsi zuelako.

El valor de la autocrítica Karmelo Vivancoren filmean, Gisasolak ETAn sartzeko izan zituen arrazoiak azaldu ditu. Indarkeria gaitzesteko prozesu pertsonala ere zehaztu du.

Horren esanetan, ETAk babesa galdu zuen sufrimendua hedatzea eta atentatuak beste hainbat pertsonaren eta profesionalen aurka ere egitea erabaki zuenean.

Gisasolak uste du euskal gizarteak lortu duela ETA garaitzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak bideoak Euskadi Ta Askatasuna albisteak Eguneko albisteak