Politika -

Subiranotasuna

EH Bildu: 'Aldebikotasunaren eta akordioen bideak porrot egin du'

EH Bilduk uste du Euskal Herriak bere 'bide propioa' egiteko ordua iritsi dela, 'Madrilera begiratu gabe'.'Katalunian bezala, Euskal Herrian egindako akordioak bilatu behar ditugu', esan dute.

Hasier Arraiz, EH Bildu
Independentziaren aldeko prozesua azkartzeko eskatu du EH Bilduk

1:40

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EH Bilduk esan duenez, Katalunian egin duten bezala, "hemen ere Euskal Herrian eta Euskal Herriarentzat egindako akordioak bilatu behar ditugu". Koalizioaren hitzetan, "herri honen etorkizuna jokoan" dago, eta abagune historikoa kontuan izanda, "belaunaldi honi dagokio subiranotasunaren prozesua muturrera eramatea eta euskal estatu independentea eratzea". CUPek eta Junts pel Sik atzo Kataluniako Parlamentuan adostutako proposamenaren inguruan hitz egiteko agerraldia egin dute ezker abertzaleko koalizioko kideek. Adolfo Araiz Nafarroako Parlamentuan EH Bilduren bozeramaileak  eta Hasier Arraiz Eusko Legebiltzarreko kideak hitz egin dute taldearen izenean.

Helburu horrekin, eta Kataluniako egoera politikoak sortu duen giro politikoak zabaldu dituen aukeren inguruan eztabaidatzeko, osoko bilkura monografikoa egiteko proposamena erregistratu du EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean. "EH Bilduk konpromisoa hartua dauka prozesu eratzailea azkartzeko", esan du Arraizek.

EH Bilduk uste du aldebikotasunaren eta akordioaren bideak porrot egin duela. Horregatik, Euskal Herriak bere bide propioa egiteko ordua iritsi dela esan du koalizioak, "Madrilera begiratu gabe, akordioak euskal herritarren artean lotuz". "PPren Gobernuak Kataluniako herriari atzo egindako mehatxuek eta bere borondate demokratikoari erakutsitako mespretxuak inoz baino ageriago utzi dute Espainiak ezduela inoiz errespetatuko Euskal Herriak hartuko duen erabakia", gaineratu du.

"Espainiako estatua ez da gai bere baitan bizi diren errealitate nazional ezberdinak aitortzeko. Ukazioa, inposizioa eta mehatxua besterik erabiltzen ez dakien Espainiako estatuak ez ditu merezi euskaldunak eta katalanak bere barruan", esan du Hasier Arraizek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hasier Arraiz albisteak EH Bildu Gipuzkoa