Politika -

Laugarren eskaera

Auzitegi Nazionalak Troitiño Espainiaratzea eskatu dio berriz Londresi

2011n espetxetik atera eta gero, berriz ere sartu zela ETAn uste du De la Mata epaileak.

Antton Troitiño, Londresen. EiTB
Antton Troitiño. EiTB
Antton Troitiño, Londresen. EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose de la Mata Auzitegi Nazionaleko epaileak laugarrenez eskatu dio Erresuma Batuari Antton Troitiño ETAko preso ohia Espainiaratzea, talde terroristako kide izatea eta agiri ofizialak faltsutzea egotzi baitio.

Azken eskakizunean, Troitiño bideokonferentziaz galdekatu ahal izatea eskatu zion De la Matak Erresuma Batuari, baina bertako epaileek errefusatu egin zuten. Orain, euroagindu bat luzatu du.

Troitiño 2011n atera zen espetxetik, eta Erresuma Batura bertaratu zen, pasaporte faltsu bat erabiliz. Ondoren, Espainiako Auzitegi Nazionalak hura bilatzeko eta atxilotzeko agindu zuen, berriz ere ETAn sartu zela argudiatuta. Herrialde horretako Poliziak atxilotu egin zuen, baina ondoren aske utzi zuten, bertako justiziak errefusatu egin zuelako Espainiaratzea.

De la Mata epailearen arabera, Troitiño ETAn sartu zen berriz 2011ko apirilaren 13an espetxetik atera zenean, eta klandestinitatera pasatu zen.

Besteak beste, 1986an ETAk Madrilen Guardia Zibilaren autobus baten aurka egindako atentatuaren egilea izan da Troitiño. 12 agente hil zituen eraso horretan, eta 50dik gora zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Berriak Politika Erresuma Batua Espainia argazkiak ETA gaur Albisteak Londres Ingalaterra