Politika -

Katalunia

% 3aren ikerketak CDCri kalte egin nahi diola salatu du Masek

Generalitatearen kontratuak esleitzeko prozesua “garbi-garbia” dela esan du jarduneko presidenteak, eta miaketekin “ikuskizuna” eman nahi izan dutela salatu du.

Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea Parlamentuko Diputazio Iraukorraren aurrean. EFE
Artur Mas Generalitateko jarduneko presidentea Parlamentuko Diputazio Iraukorraren aurrean. EFE
Masen agerraldia, ustezko dohaintzen gainean azalpenak emateko

1:45

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

El Vendrelleko (Tarragona) epaitegia zuzentzen ari den ikerketak ?kalte egitea du helburu?, Artur Mas Kataluniako jarduneko presidenteak gaur salatu duenez. ?Konkretuki alderdi bati egin nahi diote kalte?, erantsi du, CDCri, hain zuzen ere.

Masek agerraldia egin du Kataluniako Parlamentuaren Diputazio Iraunkorraren aurrean, berak eskatuta. Herri lanak kontratatzeko prozesuan Generalitateak egindako kudeaketa azaldu nahi zuen buruzagiak, CDCren eta Gobernuko goi-kargudunen aurka martxan jarritako operazioaren ondoren, esleipen publikoetan alderdi horrek ustez % 3ko legez kanpoko komisioak jaso baitzituen.

Bi hilabete eskasetan CDCren egoitza bi aldiz miatu dutela gogorarazi du agintariak. Aurreko miaketa abuztuaren 28an egin zuten, Kataluniako ?hauteskundeak egin baino lehen?.

Masek kritikatu egin du aurretik komunikabide zehatz batzuei miaketen berri eman izana, eta, hori dela eta, ?ikuskizuna? eman nahi izan zutela uste du buruzagiak. ?Ikuskizunaren bidez kalte egin nahi dute, eta alderdi jakin bati, CDCri, hain zuzen?, erantsi du jarduneko presidenteak.

I27ko hauteskundeen ondoren, epaileak hamar bat enpresaburu atxilotzeko agindua eman behar zuela argitaratu zuen La Razón egunkariak irailean. ?Bitxia eta susmagarria? da, Masen ustez, atxiloketa eta miaketa horiek Parlamentu berria osatzeko dekretua sinatu duen egun berean egin izana.

Generalitatearen kontratuak esleitzeko prozesua ?garbi-garbia? da

Generalitatearen kontratuak esleitzeko prozesua ?garbi-garbia? dela ziurtatu du buruzagiak, eta esleipenetan ?alderdikeriaz edo zabarkeriaz jokatzeko? aukerarik ez dagoela nabarmendu du.

Masen hitzetan, azken bost urteetan egindako ?esfortzuari? esker, Generalitatea Estatuko erkidegorik ?gardenena? da. ?2012an hamargarren lekuan geunden, orain lehendabizikoan?, azpimarratu du.

Guardia Zibilak CDCren egoitza berriz miatu eta gero egin du Masek agerraldia Parlamentuan. Ganberara heldu baino bi ordu lehenago, guardia zibilek Daniel Osacar CDCko diruzain ohia atxilotu dute. Gainera, Andreu Viloca Convergenciako altxorzaina espetxera bidali zuen atzo epaileak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Artur Mas albisteak