Politika -

Katalunia

Kartzelatu egin dute CDCko diruzaina, ustelkeria egotzita

Besteak beste, untzionario-eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa egotzi diote Andre Vilocari.

CDCren miaketaren une bat. EFE
CDCren miaketaren une bat. EFE
CDCren miaketaren une bat. EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

CDCko ustezko ustelkeria ikertzen ari den instrukzio-epaileak kartzelatu egin du Andreu Viloca, alderdi horretako diruzaina, sei delitu egotzita. Bihar Artur mas Generalitateko presidenteak Parlamentuan ustezko irregulartasunen inguruko azalpenak emateko bezperan etorri da erabaki judiziala.

Hain zuzen ere, hauek dira El Vendrell (Tarragona) herriko 1. Instrukzio epaitegiko epaileak Vilocari egotzitako delituak: funtzionario-eroskeria, dirua zuritzea, prebarikazioa, legez kanpoko finantziazioa, konkurtso publikoetan prezioak eraldatzea eta merkataritza agiriak faltsutzea.

CDCko diruzainak ihes egiteko arriskua dagoelako erabaki du epaileak espetxeratzea. Izan ere, abuztuan Guardia Zibilak horren bulegoa miatu zuenean, agiriak birrintzeko makina bat aurkitu zuen, eta barruan agiri bat zegoen, baina agenteek berriz osatzea lortu dute.

Bestalde, hiru pertsona aske utzi ditu epaileak. Hala ere, inputatuta jarraitzen dute. Hauek dira: Antonio Garcia Bragado TEC 4 enpresako zuzendaria eta Carlos del Pozo eta Anna Dolors Benitez CDCko arlo ekonomikoaren langileak.

Orotara 10 pertsona atxilotu zituzten atzo, Petrum operazioaren hirugarren fasean, eta gaur beste bat atzeman dute: Jordi Duran, Urbaser enpresako zuzendaritzako kidea. Kuban zegoen, eta Barajaseko aireportuan lurreratu eta gero atxilotu du Guardia Zibilak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Berriak Politika Ustezko ustelkeria politikoa Eguneko albisteak