Politika -

Petrum auzia

Masek azalpenak emango ditu gaur Parlamentuan, % 3aren aferaz

Ustez, Generalitateko obra publikoa esleitzeko orduan irregulartasunik ez dela egon defendatuko du Kataluniako diputatuen aurrean.

Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Artur Mas Generalitateko presidentea. Artxiboko irudia: EiTB
Bihar goizean emango ditu azalpenak Artur Masek Parlamentuan

1:33

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kataluniako jarduneko presidente Artur Masek agerraldia egingo du gaur, 10:30ean, Kataluniako Parlamentuaren aurrean, bere alderdiko (CDC) egoitzan izandako polizia-mihaketen harira azalpenak emateko. Mihaketa horiek obra publikoa kontratatzerako orduan egindako ustezko "haginkadengatik" egin dira.

Kataluniako Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez, Parlamentuko Diputazio Iraunkorraren aurrean agertuko da arrazoiak emateko, eta, ustez, Generalitateko obra publikoa esleitzeko orduan irregulartasunik ez dela egon defendatuko du diputatuen aurrean.

Masek berak eskatu zuen atzo Kataluniako Ganberara joatea ustezko ustelkeriaren gainean azalpenak emateko. Halaber, legebiltzarreko alderdiek CDC alderdiaren balizko irregulartasunei buruz egingo dizkioten galderak erantzun beharko ditu. Alderdi horretako diruzaina, Andreu Viloca, espetxera bidali zuten atzo.

Jarduneko presidente eta Junts pel Sí alderdiaren berrautaketarako hautagaia denak Diputazio Iraunkorraren aurrean egingo du agerraldia, irailaren 27ko hauteskundeetatik ateratako Parlamentu berria datorren astelehenean osatuko baita.

Ordurik zailenak

Jordi Pujolen lekukoa hartu zuenetik ordurik zailenak bizi ditu Artur Mas Generalitateko presidenteak. Hala ere, estutasun asko izan dituela egia da, adibidez, presidente ohiaren auzia. % 3aren afera Kataluniako imajinario politikoaren parte izan da azken 15 urteetan.

Kataluniako herri lanetan parte hartzeko aldez aurretik enpresek ustez % 3ko komisioa ordaindu behar zuten. Komisioa ustez zuzenean Convergenciaren diru-kutxara zihoan.

Imajinario politikoa literalki; izan ere, dirudienez, denek zuten komisioen berri, baina inork ez zuen ezer esaten edo salatzen. Carod Rovira izan zen aurrena 1998an. Pasqual Maragallek ere Parlamentuan salatu zuen, 2003an, Artur Mas oposizioan zegoenean.

Politikaren irudiari kalte handia egin dio % 3ak Katalunian. Convergenciari egoitza bahitu diote epailearen aginduz, eta Pujol familia ikertzen ari dira, baina orain arte sekula ez dira auziaren muinera heldu.

Udal mailako ikerketa bat bezala hasi zena?

Udal mailako ikerketa bat bezala hasi zen, baina dagoeneko CDCren bihotza ere harrapatu du, eta Masen Gobernuari kalte egin dio. Andreu Viloca Convergenciako diruzaina atxilotu zuen Guardia Zibilak asteazkenean. Bera eta aurreko bi kargudunak inputaturik daude ustelkeria egotzita, nahiz eta horietako bat hilik egon.

Gainera, Josep Antoni Rosell Generalitateko Azpiegituren buruzagiak atxilotu zuten. Beste zortzi lagun atxilotu zituzten, tartean zazpi enpresaburu.

Guzti hori Kataluniako prozesu independentistatik bereizterik ez dagoela bistakoa da. Asteazkenean bertan, Masek Parlamentu berria osatzeko dekretua sinatu zuen, baina prentsaurrekoa ia monografikoa izan zen.

Espainiako Gobernuak ?errespetua? eskatu du. Rafael Catala Justizia ministroaren hitzetan, ?Masek demokraziaren funtsa zalantzan jarri du botere judiziala kritikatuz?.

Zurrunbiloaren erdian, Kataluniako Asanblada Nazionala (ANC) alderdien arteko konfiantza salbatzen saiatu da. ?Eraikitakoa ez hausteko, eskuzabaltasuna? eskatu zuen Jordi Sanchez ANCko presidenteak Radio Euskadiko ?Ganbara? irratsaioan.

CDCren eta PPren arteko antzekotasun bitxiak

Bestalde, Convergenciaren eta PPren egoeren arteko antzekotasunak bitxiak dira; izan ere, bi alderdiek altxorzainak inputaturik dituzte. Alderdi bati egoitza bahitu diote, eta besteak egoitza nagusia ustez diru beltzarekin eraberritu zuen.

PPk ordenagailuak hondatu zituen, informazioa zutelako; ikerketako froga garrantzitsuak deuseztatzea egotzi zion Fiskaltzak Convergenciari. Gainera, interes politiko bat duten operazioak direla uste dute bi alderdiek.

Aurreko miaketa batean atzemandako dokumentazioa Guardia Zibilak berriz eraman duela ziurtatu du Francesc Sanchez CDCko Komunikazio koordinatzaileak. Kontabilitate agiriak deuseztatu dituztenik ukatu du.

Bartzelonako Corsega kaleko egoitzaren miaketak 12 orduko iraupena izan du.

Petrum auziko salatzailea: "ERCk eta CiUk bazekiten"

ERCk eta CiUk Torredembarra Udalean ustez egiten ari ziren irregulartasunen ?berri? zutela ziurtatu du Montse Gassul ERCko zinegotzi ohiak, baina ez zuten jaramonik egin.

Oposizioko zinegotzia zenean sei salaketa aurkeztu zituen Gassullek Fiskaltzaren aurrean, baina ondoren ?20 baino gehiago? aurkeztu ditu eta ?bakarrik utzi? zuten, kritikatu duenez.

?Daniel Masague alkatearenganako gorrotoa nuela aurpegiratzen zidaten, ez zuten ezer egin, ezta CiUk ere. Hemen gertatzen ari zena normala ez zela bazekiten bi zuzendaritzek?, gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia gaur Artur Mas albisteak