Politika -

Bozketa

Kongresuak Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaren aurka egin du

EAJk mozioa aurkeztu du, Espainiako Gobernuan lan-eskaintza publiko horren aurka jarritako helegitea bertan behera uzteko eskatuz.

Emilio Olabarria EAJren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE
Emilio Olabarria EAJren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE
Emilio Olabarria EAJren bozeramailea Kongresuan. Argazkia: EFE

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Diputatuen Kongresuak Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoaren aurka egin du. EAJk mozioa aurkeztu du, Espainiako Gobernuak lan-eskaintza publiko horren aurka jarritako helegitea bertan behera uzteko eskatuz, baina beheko ganberak ezerezean utzi du eskaria, besteak beste, Alderdi Popularraren botoekin.

Horrez gain, Ertzaintza polizien arteko organo ezberdinetan egotea ahalbidetzea galdegin du, baina eskakizun hori ere baztertu egin du Kongresuak.

Leopoldo Barreda PPren bozeramaileak esan du Espainiako Gobernuaren eta Jaurlaritzaren arteko “desadostasun administratibo” baten ondorio dela gaur agertu duten jarrera.

Gainera, gogoratu du Ertzaintza ezin dela nazioarteko organoetan egon, Polizia autonomikoa delako eta erakunde horiek Estatuetako Poliziei zuzenduta daudelako. Alabaina, bilera horietan aztertutako gaien inguruko informazioa Ertzaintzaren esku jartzen dela erantsi du.

Emilio Olabarria EAJren bozeramaileak ukatu egin du Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoak aurrekontuen orekan eragina izango duela eta gogora ekarri du hasieran batean Barne Ministerioak ez zuela deialdiaren kontrako adierazpenik egin.

Era berean, Olabarriak azpimarratu du Estatutuaren arabera, EAEk 8.000 ertzain izan beharko lituzkeela.

Amaitzeko, Ertzaintzak eta Estatuko gainerako polizia autonomikoek nazioarteko bilera eta organoetan parte hartu ezin izana Espainiako Gobernuaren gorrotoaren ondorio dela kritikatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euzko Alderdi Jeltzalea Ertzaintza Eusko Jaurlaritza berriak Espainiako Gobernua albisteak Eguneko albisteak