Politika -

epaiketa

Askapeneko kideak, Auzitegi Nazionalean: 'Historiak absolbituko gaitu'

Gaurtik hasita Auzitegi Nazionalean izango den "epaiketa politikoa" salatu dute auzipetuek. ETAri laguntzea egotzita, seina urteko kartzela zigorra eskatuko dute horientzat.

Askapeneko kideak, Auzitegi Nazionalean. Argazkia: EFE
Askapeneko kideak, Auzitegi Nazionalean.
Askapenako auzia hasi dira epaitzen Auzitegi Nazionalean

1:34

aGentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur hasi da Auzitegi Nazionalean Askapena erakunde internazionalistako bost kideen aurkako epaiketa. Seina urteko kartzela-zigorra eskatuko dute horientzat, erakunde armatuari laguntza ematea egotzita.

Unai Vazquez, Walter Wendelin, Gabi Basañez, David Soto eta Aritz Gamboa auzipetuek babesa erakustera joandako lagunak izan dituzte zain Auzitegi Nazionalean.

Walter Wendelinek, suitzako nazionalitatea duenak, 2006 arte Askapenaren barruan ardurak izan zituela onartu du, baina argi adierazi nahi izan du ez duela ETAren jarduera babesteko ekimenik egin, baizik eta elkartasun "anti-inperialista" eta "internazionalista" helburu izan dutenak.

Gaineratu duenez, Askapenak ez zuen Euskal Herriaren independentziaren aldeko borroka bakarrik babestu, Venezuelako, Nikaraguako, Salvadorreko, Kubako, Palestinako, Saharako eta Kurdistango mugimenduak ere babesten zituen, besteak beste.

Testuinguru horretan, Israelen kontrako boikot kanpainak sustatu dituztela gogorarazi du, baina argi adieraziz merkataritza justuarekin lotutako ekintzetatik ateratako dirua ez zela ez ETArentzat ez ezker abertzalearentzat.

Era berean, Wendelinek salatu du "arrazoi sentsazionalistengatik kriminalizatu" dituztela komunikabideetan.

Gabriel Basañez Ruizek ukatu egin du ETArekin harremanak eduki izana, eta euskararen aldeko ekimenetan parte hartzen zuela esan du. Horrekin batera, zapaldutako hizkuntza gutxituen alde ere jardun zuela azaldu du.

Unai Vazquez Puentek jakinarazi du Langile Sozial praktikak egin zituela Salvadorren eta Venezuelan, eta Askapenaren brigada internazionalistekin bat egin zuela, baina ez ETArekin lotuta.

Akusatuek defentsa abokatuen galderei bakarrik erantzun diete, fiskalaren eta Terrorismoaren Biktimen Elkarteak eta Dignidad y Justiciak osatzen duten akusazioen galderei uko eginda.

Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, euren kontrakoa "epaiketa politikoa" dela salatu du Vazquezek, eta Fidel Castroren adierazpen batzuk ekarri ditu gogora: "Historiak absolbituko gaitu", adierazi du.

"Ikuspegi politiko batetik, zigortu egingo gaituzte edo ez, baina argi dugu honakoa salbuespenezko auzitegi bat dela, eta, Fidel Castrok zioen moduan, historiak absolbituko gaitu, auzitegi honek zer erabakitzen duen gorabehera", nabarmendu du.

Herritarren eta erakundeen babesa

"Maila askotako babesa jaso dugu. Erakundeen aldetik, adibidez, gure aldeko mozioak aurkeztu dituzte Euskal Herriko hainbat udalerritan, eta gehienak onartu dituzte, zenbaitetan ñabardura txikiak eginda", esan du Vazquezek. "Nafarroako Parlamentuaren babesa ere badugu, eta litekeena da gaur bertan onartzea adierazpena, epaiketa jarraituko zuten konpromisoa hartu zuten-eta", azaldu du.

"Baina, batez ere, Iruñera joandako milaka lagunen babesa dugu. Epai argia atera dugu Euskal Herrian egin diren 40 herri-epaiketetan: Espainiako Estatuaren jarrera inperialista Euskal Herriari dagokionez, baina baita Sahara edo Hego Amerikako beste herrialdeei dagokienez ere", nabarmendu du auzipetuak.

Bilboko Udalak epaiketaren kontrako adierazpen instituzionala kaleratu du, eta auzipetuen "absoluzioa" eskatu dute alderdi guztiek, PSE eta PP kenduta, sinatutako testuan.

EAJk, EH Bilduk, Udalberrik eta Goazen Bilbaok adierazi dute epaiketak ez duela "oinarri juridikorik".

Epaiketak aurrera jarraituko du bihar, David Soto Aldaz eta Aritz Gamboa de Miguel akusatuen deklarazioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala Epaiketak