Politika -

Quiroga

Podemos Euskadi: 'normalizazio prozesurako oztopoa' da dimisioa

"PPk argi utzi du ez duela mugitu nahi, atzera begira dagoela eta hiritarrei bizkarra ematen diela", Podemos Euskadiko Koordinazio Batzordearen arabera.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Podemos Euakdiko Koordinazio Batzordeak uste du Arantza Quirogaren dimisioa "normalizazio prozesurako oztopoa" dela. Gainera, "PPk argi utzi du ez duela mugitu nahi, atzera begira dagoela eta hiritarrei bizkarra ematen diela", azaldu dute.

Agiri batean, Podemos Euskadik aitortu du "aldierdi guztien arteko elkarrizketa sustatzeko egoera perfektua" zegoela, baina PPk "PPk argi utzi du ez duela mugitu nahi, atzera begira dagoela eta hiritarrei bizkarra ematen diela". "Quiroga ausarta izan dela aitortzen dugu eta sakrifikatu dute", azaldu dute.

"Podemosen eskua luzatuta dago normalizazio prozesurako pausuak eman nahi dituztenentzat, eszenario berri baten bila", azpimarratu dute. "Egoera berri honetan dugun jarrera Podemos Euskadiren hiritar asanblean argi gelditu zen, 'Bakegintza' txostenak argi uzten du gure posizio politikoa", gaineratu dute.

Podemos Euskadiren Hiritarren Batzordearen arabera, "ezinbestekoa da kultura juridiko demokratikoaren oinarri diren berme-oinarriak berrezartzea".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Ahal dugu Arantza Quiroga argazkiak Podemos Ahal Dugu Euskadi