Politika -
Quirogaren dimisioa
Ordezkoa Madrilen 'tutoretzarik' gabe aukeratuko du EAEko PPk
Ordezkoa ezohiko batzar batean izendatzea litekeena da, Semperrek azaldu duenez. Bestalde, dimisioa errespetatzen duela esan du Marotok, eta haren ordezkoa izango ez dela erantsi du.
Agentziak | Erredakzioa
Euskadiko PPk Arantza Quirogaren ordezkoa zuzendaritza nazionalaren ?tutoretzarik? gabe aukeratuko duela ziurtatu du Borja Semper Gipuzkoako PPren buruzagiak eta legebiltzarkideak. Ordezkoa ezohiko batzar batean aukeratzea litekeena da, erantsi duenez.
Hautagai posibleen izenik ez du aurreratu nahi izan Semperrek Eusko Legebiltzarrean. Quirogak dimisioa eman du bake eta elkarbizitza proposamena atzera bota ondoren sortutako polemikaren ondorioz.
Etorkizunean alderdia zuzenduko duen pertsona aukeratzeko bi formula aurreikusten ditu PPren barne prozedurak. Ezohiko Kongresu batean erabakia hartzea edo Zuzendaritza Batzordearen ezohiko bilera batek aukeratzea dira bi aukera horiek.
Hurrengo Kongresua abenduaren 20rako deituta dagoenez, Quirogaren ordezkoa ezohiko zuzendaritza batzorde batean hartuko dutela uste du Gipuzkoako PPren buruzagiak. Erabakia zuzendaritza nazionalaren ?tutoretzarik? gabe hartuko dutela ziurtatu du Semperrek.
Maroto ez da ordezkoa izango
Bestalde, Quirogaren erabakia errespetatzen duela adierazi du Javier Maroto PPren Sektore idazkariordeak. Dimisioa ?erabaki pertsonala? dela azpimarratu du.
Adierazpenak Cuencan egin ditu Marotok. EAEko PPren zuzendaritzak proiektuarekin ?jarraitu behar? duela nabarmendu du Gasteizko alkate ohiak.
Bestalde, Quirogaren ordezkoa izateko hautagai bezala aurkeztuko ez dela aurreratu du Marotok, ?inork? eskatu ez diolako. Marotoren hitzetan, ?ez luke zentzurik izango?, Gasteizko Udalean PPren bozeramailea delako.