Politika -

Iruñean

'Herrien garaipena jasatera zigortu' du Estatua Herriak Libre ekimenak

Epaia Madrilera eramango dute urriaren 19an, Askapenako bost kide epaituko dituzten egunean. Seina urteko kartzela zigorra eta Askapena, Askapeña eta Elkartruke legez kanpo uztea eskatuko dute bertan.

Martxaren parte-hartzaileetako bat, agintarien irudiei oinetakoa jaurtzen. EFE
Martxaren parte-hartzaileetako bat, agintarien irudiei oinetakoa jaurtzen. EFE
Martxaren parte-hartzaileetako bat, agintarien irudiei oinetakoa jaurtzen. EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herriak Libre ekimenak epaia jakinarazi du gaur, astelehena, Iruñean, Estatu espainiarraren kontra. Zigorra, "herrien garaipena sufritzea", "inperialista eta zapaltzailea" izateagatik.

Epaia Euskal Herrian "adostutakoa" da, eta Madrilera eramango dute urriaren 19an, Auzitegi Nazionalean Askapenako bost kideren kontrako epaiketa egingo duten egunean. Seina urteko kartzela zigorra eta Askapena, Askapeña eta Elkartruke legez kanpo uztea eskatuko dute epaiketa horretan.

Hainbat herrialdetako "dozenaka herri eta hiritan egindako herri epaiketen ostean", lagun mordoa bildu da Iruñean Hispanitatearen Egunean, epaiaren berri emateko; besteak beste, Sabino Cuadra Amaiurreko diputatua.

Kamiseta laranjak jantzita eta zapatak eskuan zituztela, "herri libreen ebazpena" zera izan da: Estatu espainiarrak ez duela zilegitasunik "euskal militanteak eta euskal internazionalismoa" epaitzeko.

"Zu zara erruduna", dio ebazpenak, Estatuari zuzenduta, eta "Estatu inperialista eta zapaltzailea da", gaineratu dute bertan. Horren aurrean, zin egin dute "borrokan" jarraituko dutela kaleetan, lantegietan eta ikasketa zentroetan, "duintasuna eta burujabetasuna lortu arte".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Auzitegi Nazionala berriak Iruñea gaur Nafarroa Epaiketak bideoak